Mugikorra beti begi bistan izatea, aurreko poltsikoatan eramatea, beste pertsonek har dezaketen lekuetan ez uztea edo kremailera gabeko motxila edo poltsak ez erabiltzea mugikorra ez galtzeko edo ez lapurtzeko gomendioak izan ditzakezu kontuan.
Hala ere, batzuetan, aholku hauek jarraituta ere, denok despisteak izan ditzakegu eta zure smartphonea gal dezakezu. Ondorioz, zure datu pertsonalak, bankuko aplikazioak, dokumentu pribatuak, argazkiak… galdu ditzakezu.
Honengatik, gertatu nahi ez duzun hori saihesteko, gaur KZguneatik, mugikorra galtzea edo lapurtzea saihesteko neurriak eta pribatasuna eta segurtasuna babesteko aholkuak gomendatu nahi dizkizugu.
Blokeo sistema
Mugikorra lapurtuz gero, biometria, pin, pasahitza edo patroi bidezko segurtasun sistema bat jarrita, ondoren egin beharko dituzun tramiteak egiteko denbora gehiago izango duzu. Gaur egun, gainera, aurpegiko edo ukimenezko desblokeoekin, mugikorra blokeatuta eramatea oso eroso bihurtu da.
Zifratu eta egiaztatuak
Zure aparailuan informazio garrantzitsu eta konfidentziala lantzen baduzu, edukia zifratzeko aukera ere duzu, eta honela, inork ezingo du ikusi. Android gailuetan zifratzeko aukera ondorengo pausuak jarraituz aktiba dezakezu: Doikuntzak >Seguratsuna > Zifratu eta egiaztatuak > Zifratua aktibatu. iOS gailu berrienek aldiz, desblokeoa konfiguratzen duzun unetik, edukia berez zifratzen dute.
Segurtasun kopia
Segurastun kopiak eguneratuta mantentzeak, zure argakiak, dokumentuak, kontaktuak edo telefonoan izan ditzakezun bestelako datuak ez galtzen lagunduko dizu. Zure argazkien segurtasun kopiak egiteko Google Fotos erabil dezakezu, eta zure dokumentu garrantzitsuenetarako aldiz, Google Drive gomendatzen dizugu.
Telefonoaren IMEI-a
Mugikorraren IMEI-a apuntatu, lapurreta salatzen duzun unean poliziak eskatuko dizun lehenengo gauza izango baita. Hurrengo komandoa sakatuz lor dezakezu: *#06#. Aparailuaren kaxan ere izango duzu.
Nire gailua aurkitu
“Nire gailua aurkitu” aktibatuta baduzu, mugikorra lokalizatu eta blokeatu ahalko duzu.
- Android gailuetan aktibatzeko, ondorengo pausuak jarraitu beharko dituzu: Doikuntzak > Aplikazioak > Sarrera berezia > Gailuen administratzailea > “Nire gailua aurkitu”.
- iOS gailuetan aktibatzeko, aldiz, ondorengoa egin beharko duzu: Doikuntzak > iCloud > Bilatu > “Nire iPhone bilatu”> Aktibatu.
Sar ezazu zure iruzkina