Kaixo, KZguneko lagunak! Nire KZgunera hurbildu nintzen azken egunean, Jone hezitzaileak gaitasun digitalei buruzko Next Generation ikastaro berrien berri eman zidan, Europar Batasunak bermatuak… Aipatu zidan, halaber, ikastaroak emateko modu berri bat zela, eskaintza planifikatu handia zegoela, eta aurrez aurreko edo urrutiko modalitateetan.
Oso interesgarriak iruditu zitzaizkidanez, gaur itzuli naiz nire KZgunera, aholku eman diezadaten, hainbeste prestakuntza-eskaintzaren artean, nondik hasi beharko litzateke… Jonek, beti bezain jator, urrutiko ikastaro batekin probatzeko aholkatu dit, horrela ordenagailuarekin hobeto moldatzen ikasiko dudala (zer falta zaidan!), eta, zehazki, ikastaroa gomendatu dit: “Garatu zure potentziala”, non eskura ditugun tresna eta baliabide asko irakasten diren, gure egunerokotasuna sinplifikatzeko aukera ematen digutenak… hori beti oso ondo etortzen baita!
Jonek azaldu didanez, urrutiko ikastaroa denez, www.kzgunea.net webguneko itxaron-zerrendan izena eman dut, eta planifikatzen denean jakinaraziko zait… eta kito! Hain erraza! Eta zuk? Animatzen zara?
Sar ezazu zure iruzkina