Inoiz aplikazio bat deskargatzen saiatu zara, eta lekua ez duzulako ezin izan duzu? Argazkiak eta bideoak ateratzen ibili zara eta mugikorrean leku gutxi duzun abisua atera zaizu? Gaur KZguneatik zure mugikorrak izan dezakeen memoria falta konpontzeko 5 trikimailu gomendatu nahi dizkizugu. Denbora luzez mugikorra erabiltzen duzunean, baliteke behar ez dituzun artxiboak sortzea eta pilatzea, eta honela, jakin gabe zure, mugikorrean tokia kentzen joaten dira. Beraz, normalean lekua askatzen joaten bazara, ez duzu arazo hau izango eta horretarako ondorengo aholkuak erabili ditzazkezu:
Lainoa erabili
Zure mugikorrean tokia egiteko lainoa erabil dezakezu. Hau da, zure mugikorrean mantendu nahi dituzun artxiboak lainoan bildu ditzakezu eta honela, nahi duzun guztietan erabili ahalko dituzu, baina espazioa okupatu gabe. Adibidez, Google Fotos argazkiak eta bideoak gordetzeko erabil dezakezu, eta Google Drive gainontzeko artxiboentzako. Honela, zure artxibo guztietara sartzeko aukera izango duzu eta interneteko konexioa izan ezkero, deskargatzeko aukera izango duzu. Aplikazio hauek zure mugikorrean aurkituko dituzu.
Bikoiztutako artxiboak ezabatu
Bikoiztutako artxiboak mugikorrean leku gehien betetzen dutenak izan daitezke, eta gehienetan argazkiak eta bideoak izaten dira. Esate baterako, argazki bat ateratzen duzunean, normalean ez duzu argazki bakarra ateratzen; askotan bat baino gehiago ateratzen dituzu, gutxienez argazki on bat duzula ziurtatzeko. Lekua egiteko, argazki eta bideoak ateratzen dituzunean, zure argazki galerian sartzea komeni da, zure argazki eta bideoak errebisatzeko, gustokoena aukeratzeko eta bikoiztutakoak ezabatzeko.
Erabiltzen ez dituzun APPak desinstalatu
Askotan APPak erabilera jakin batetarako deskargatzen dituzu eta ez dituzu berriro erabiltzen. Erabiltzen ez dituzun aplikazio hauek izateak, lekua okupatzen dute, beraz, hoberena kentzea izango litzateke. Kentzeko bi aukera dituzu:
- Play Store ireki, “Nire Aplikazioak” edo “Aplikazioak” aukeratu eta hortik, aukeratu desinstalatu nahi dituzun APPa.
- Hasierako pantailatik ere egin dezakegu: ezabatu nahi duzun aplikazioa sakatuta mantendu eta “desinstalatu”, “ezabatu” edo zakarrontziaren botoiak aukeratu.
Deskargak begiratu
Argazki edo bideo bat deskargatzen duzunean, “deskargak” karpetan mantentzen da. Beraz, karpeta honetan “zaborra” egon daiteke; izan ere, kasu askotan, galeriatik argazki edo bideo bat ezabatzen baduzu, “deskargak” karpetan jarraitzen du, eta, beraz ez duzu espaziorik askatzen. Hobe da noizbait karpeta hau errebisatzea eta “zaborra ateratzea”. Karpeta hau artxiboetan egoten da.
Smartphonea hasierara reset egin
Honako hau muturreko irtenbidea izan daiteke, izan ere, artxibo guztiak ezabatuko dituzu eta mugikor berri bat izatea bezala izango litzateke. Soluzio zorrotza izan daitekeen arren, ezabatu nahi dituzun artxibo eta APP asko badituzu, aukerarik eraginkorrena izan daiteke. Batzuetan dena ezabatzea eta berriro hastea hobe izaten da. Hori bai, zure mugikorreko datu guztiak ezabatuko direla kontuan izan behar duzu. Aukera hau doikuntza atalean aurkituko duzu.
Sar ezazu zure iruzkina