Kaixo KZguneko lagunak! Argi dago nobedadeak edonoiz eta edonon aurki ditzakezula. Gaur nire udal liburutegira joan naiz mailegu liburu bat hartzera eta, langileari nire datuak ematera joan naizenean, nire txartela formatu fisikoan edo digitalean nuen galdetu dit. Formatu digitala! Ez nekien aukera zegoenik ere!
Arreta eman didan pertsonak laburki azaldu dit, NIK Patrika Digitala diru-zorro digitalarekin, mugikorrean izan ditzakedala liburutegi-sareko txartela, osasun-txartela, Gazte Txartela, irakasleen txartela edo udal-kirol instalazioetara sartzeko txartela.
Liburutegitik irten bezain laster, banku batean eseri eta NIK Patrika Digitala deskargatzen eta nire egiaztagiri guztiak gehitzen hasi naiz. Nire kasuan Androiderako Play Storetik egin dut deskarga, baina ikusi dut iPhonerako App Store-n ere eskuragarri dagoela. Oso prozesu erraza eta azkarra izan da, zoragarria! Hemendik aurrera, ez dut beti nire txartelak eraman behar izango udal igerilekura igeri egitera joaten naizenean, farmazia batera joaten naizenean edo udal liburutegiko liburu bat eduki nahi dudanean.
KZguneko kideei kontatzeko irrikitan nago! Eta zu? Ezagutzen zenuen NIK Patrika Digitala?
Sar ezazu zure iruzkina