Askotan, smartphonearen pantaila txiki geratzen da argazkiak eta bideoak ikusteko, streaming plataformetako edukiez gozatzeko, jolasteko… Horregatik, gaur, KZguneatik, mugikorrek telebistara kable bidez edo gabe konektatzeko eskaintzen dizuten aukera gomendatu nahi dizugu.

Smartphonearen sistema eragilearen arabera, soinua eta irudia pantaila handiago batera eramateko bi modu dituzu. Gainera, kablea erabilita edo erabili gabe egin ahal izango duzu.

Zure Android mugikorra konektatu

Kable gabe, mugikorra telebistara bi modutan konektatu ahal izango duzu:

  • SmartTV telebista baduzu, telebista eta smartphonea Wifi sare berera konektatu beharko dituzu. Gainera, mugikorraren doikuntza azkarren barra aktibatu eta “Bidali pantaila” aukera hautatu behar duzu. Horrela, zure smartphonean ikusten ari zarena telebistan erreproduzituko duzu.
  • Bigarren aukera, Chromecast edo Amazon Fire TV Stick gailu batekin da. Kasu honetan, doikuntza azkarretatik “Ispilu modua” aktibatu beharko duzu.

Zure iPhone-a konektatu

iPhone mugikorra konektatuko duzun telebista edo gailuarekin bateragarria izan behar da.

  • Lehenengo aukera AirPlay da, bi gailuak sare berera konektatu beharko dituzu eta konektatzean, soinua eta irudia pantaila handiago batera eraman ahal izango dituzu.
  • Beste aukera AppleTV gailu bat duzunean da aproposa.Doikuntza azkarretatik pantailaren erreprodukzioa aktibatu beharko duzu eta “Pantaila bikoiztu” aukeratu.

Kable bidezko konexioa

Azkenik, Android eta iOS mugikorrak kable bidez konekta daitezke telebistara. Telebistaren HDMI atakaren bidez konektatu ahal izango duzu.

Android mugikorrek eta tabletek USB-C portua izan ohi dute, eta azken belaunaldietako iOS-ek ere.

Zure aparailua modu eraginkorrean erabiltzen ikasi nahi duzu? : Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi  ikastaroan izena eman, eta zure ordenagailua izango balitz bezala lan egiten ikasiko duzu.