Gaurko sarreran oso arriskutsua den zerbaiti buruz hitz egingo dizugu. Zer gertatzen da WhatsApparekin zenbakiz aldatzen duzunean?

Gauzak ondo egiten ez badituzu, edozein pertsonak WhatsAppeko zure elkarrizketak ikusi ditzake. Beraz, erne!

Zer gertatzen da zure egungo telefono-zenbakia bajan ematen duzunean: elkarrizketak ezabatu egiten dira edo zenbakiari lotuta geratzen dira?

Telefono-zenbakia aldatzen duzunean, oso garrantzitsua da elkarrizketa guztiak zenbaki berrira pasatzea. Kontutan izan, zenbaki bati baja ematen badiozu, denbora bat igaro ondoren telefono-konpainiak beste pertsona bati emango diola zenbakia.

Zer gerta daitekeen imajinatzen duzu?Jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen!

Zuk zeneukan zenbakia jaso duen pertsonak WhatsAppen zenbakia erregistratzen duenean, zenbaki horri lotutako datu guztiak eskuratu ahal izango ditu. Ondo irakurri duzu, bai, gure elkarrizketa, kontaktu, talde eta dei guztietarako sarbidea izango du.

Zer gertatzen da WhatsApparekin zenbakiz aldatzen duzunean?

Baina, lasai! Honako gomendio hauei jarraitzen badiezu, hori saihes dezakezu eta lasai bizi:

“Método de verificación en dos pasos” aktibatu lehenbailehen:

Segurtasun-metodo hau aktibatzeko, ireki WhatsApp aplikazioa eta egin klik goian dauzkan hiru puntu bertikaletan, menuan, hain zuzen. Ondoren, hautatu “Configuración“, joan “Cuenta” fitxara eta hautatu “Verificación en dos pasos” aukera. Sei digituko pin bat sortzeko eskatuko dizu, eta mezu elektroniko bat gehitzeko, pina ahaztuz gero, postaren bidez berrezarri ahal izateko. Hemendik aurrera, WhatsAppen zure telefono-zenbakia erregistratzen duzunean, sei digituko pin bat eskatuko dizu beti.

Cambiar número” funtzioa erabili

Funtzio hau aplikazioaren doikuntzetan aurki dezakezu. Hori eginez, kontuaren informazio guztia (profileko argazkia, izena, deskribapena, banakako eta taldeko txatak) zenbaki berrira transferituko duzu ezer gehiago egin gabe. Zure kontaktuei aldaketaren berri emateko aukera aktibatu dezakezu ere. Hau kontaktu guztiontzat egin dezakezu edo aukera dezakezu zeintzuk nahi duzun aldaketaren berri jakitea.

Irakurri ahal izan duzunez, urrats hauekin zure WhatsAppa blinda dezakezu, inork ez dezan eskuratu eta zurea izaten jarrai dezan.

Gustatuko litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua? Eman izen “Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak” urruneko ikastaroan.