Kaixo KZguneako lagunak! Ba al dakizu zenbat denbora ematen duzun telefono mugikorra erabiltzen? Inoiz ez al diozu zeure buruari galdera hau egin? Ba, nik egun hauetan hainbat aldiz egin izan dut, eta egun osoan konektatuta nagoela konturatu naiz! WhatsApp ez bada, Instagram da, edo kamara, eta abar, eta azkenean ez naiz zentratzen behar dudan horretan. Ez al zaizu gauza bera gertatzen?
Iñakiri, KZguneko nire ikastaro-kideari, galdetu diot ea ba al zekien aplikazioaren bat aplikazio bakoitzean igarotzen dugun denbora kontrolatu ahal izateko, ziur bainengoen Iñakik zerbait ezagutuko zuela, eta ala izan da! Stay Free APPa gomendatu dit eta deskargatzen lagundu dit.
Oinarrizko lau ezarpenekin, aplikazio dezberdinetan ematen ditudan orduen berri izan dut, eta horietako bakoitzari gehienezko denbora ezarri diot. Honekin kalitatezko denbora berreskuratu dut! Oraindik deskargatu ez baduzu, hitzordua har dezakezu KZgunean eta han lagunduko dizute!
Sar ezazu zure iruzkina