Duela gutxi, mugikorra goiz erabiltzearekin lotutako arriskuei buruz hitz egin genizun, izan ere, teknologia berriek aukera asko eskaintzen dituzte txikienen hezkuntzarako eta entretenimendurako, baina gailuen erabilera gero eta handiagoa denez, zibersegurtasuna kezka bihurtu da guraso askorentzat. Nabigatzen hasten diren batez besteko adina 10 edo 11 urtekoa da, eta, horregatik, KZguneatik Interneten izan daitezkeen arriskuei eta onurei buruzko informazioa eman nahi dizugu, baita modu seguruagoan lan egiteko aholkuak ere. Gurasoei gehien kezkatu diezaieketen arriskuak edukien esposizioa, ziberjazarpena eta Internetekiko eta sare sozialekiko mendekotasuna dira. Facebook eta Instagram bezalako sare sozialak dira gurasoentzako urduritasun iturri nagusietako bat, edukiak argitaratu eta iruzurra egin bait dezakete. 

Jarraian, etxeko txikienen pribatutasuna babesteko kontuan hartu ahal izango dituzun aholkuak aurkituko dituzu.

Komunikazioa

Komunikazioa funtsezkoa da, zure semeari edo alabari pribatutasunari buruzko informazioa eman eta sare sozialetan profilak pribatuak izan daitezen konfiguratu.

Phishing

Lagun iezaiozu mezu edo webgune susmagarriak detektatzen, iruzurren eta jarduera maltzurren biktima izan ez daitezen.

Pasahitzak

Ezarri zure semearekin edo alabarekin pasahitz fidagarriak eta azaldu garrantzitsua dela hauen ezkutuan edukitzea eta kontu bakoitzean pasahitz desberdin bat izatea.

Software

Instalatu segurtasun software fidagarri bat, eguneratuta mantendu eta erabili pasahitz fidagarriak ziber mehatxuen arriskua murrizteko.

Segurtasuna

Interneten pertsona asko ez dira haiek dioten moduan garrantzitsua da pertsona ezezagunak ez onartzea eta Interneten agertzen den guztian klik ez egitea. Zure konfidantza eman haurrei eta, ziur ez daudenean, galdetzeko aukera dutela azaldu.

Zure aparailua modu eraginkorrean erabiltzen ikasi nahi duzu? “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan izena eman, eta aukera guztiak ezagutu.