Gaur KZgunean, azalduko dizugu chatGPT zure gailuan nola eskura dezakezun, Adimen Artifizialaren mundu ziragarrian murgil zaitezen. Gure aurreko sarreretatik badakizunez, AA-en teknologia honek makinekin elkarreragiteko modua aldatu du. Duela gutxi, ChatGPTk bere aplikazio propioak atera ditu hainbat gailutarako. Geratu sarrera honetan dena jakiteko!
Instalatu zure Smartphonean
Batzuetan, Adimen Artifiziala eskura izatea oso baliagarria izan daiteke, hainbat eginkizunetan laguntzeko, besteak beste: galdera-erantzunak lortzetik ideia sortzaileak sortzeraino. Anima zaitez, instala esazu aplikazioa zure gailuan bai Android edo iOSen izan!
Androiden erabilgarri
Oso erraza da Android gailuan ChatGPT deskargatzea eta instalatzea. Urrats hauek bakarrik egin behar dituzu:
- Ireki “Play Store” zure Android gailuan.
- Bilaketa-koadroan, idatzi “ChatGPT” eta sakatu “Bilatu”.
- Hautatu aplikazioa eta aukeratu “Instalatu”.
- Aplikazioa instalatu ondoren, ireki erabili ahal izateko.
- Elkarrizketa inteligenteak izan ditzakezu ChatGPTrekin!
iOSen erabilgarri
iPhone edo iPad bat baduzu, aplikazio honetaz erraz goza dezakezu:
- Ireki “App Store” zure iOS gailuan.
- Bilaketa-barran, idatzi “ChatGPT” eta sakatu “Bilatu”.
- Hautatu aplikazioa eta ukitu “Deskargatu”.
- Instalatu ondoren, ireki aplikazioa.
- Dena prest ChatGPTrekin elkarrizketak hasteko!
Instala ezazu zure ordenagailuan
Berdin dio zure ordenagailuan Windows edo MacOS erabiltzen baduzu, berdin-berdin ChatGPT eskura dezakezu zure ordenagailuan erraz erabiltzeko. Ordenagailuko mahaigainean edukitzea oso gomenigarria da hau, ez duzulako zertan webgunera jo eta saioa hasi behar ChatGTP erabiltzeko. Mahaigaineko bertsioa ezin hobea da zure produktibitatea hobetzeko eta zure galderei erantzun azkarrak emateko. Zure ordenagailuan instalatzeko, jarraitu ondorengo urratsak:
- Ireki zure web nabigatzailea (Chrome, Safari edo Mozilla).
- Sartu “ChatGPT” en webgune ofizialean.
- Hasi saioa edo sortu kontu bat behar izanez gero.
- Barruan zaudela, bilatu “Instalatu mahaigainean” aukera.
- Jarraitu zure mahaigainean zuzeneko sarbidea sortzeko jarraibideak.
- Prest! Berehala sar zaitezke ChatGPTra zure ordenagailuko mahaigainetik.
Anima zaitez eta aplikazio hauek miatu adimen artifizialak zure eguneroko bizitza nola hobetu dezakeen jakiteko! Gogora ezazu gure Sare Sozialak jarraitzea teknologiaren eta ikaskuntza digitalaren inguruko azken berritasunen berri izateko.

Sar ezazu zure iruzkina