Adimen artifiziala azken aldian toki guztietan entzuten den terminoa da: telebista, irratia, albisteak… Baina, zer da? Zein erabilera ditu? Zer abantaila ekar diezazkiguke? Gaurko sarreran, zalantza guzti horiek argitzen saiatuko gara. Adimen artifiziala, bere siglengatik IA bezala ezagutzen dena, informatikaren adar bat da, giza adimenaren berezko prozesuak imitatzeko gai dena. Teknologia hori algoritmo konplexuetan oinarritzen da, eta datu-kopuru handiak erabiltzen ditu zeregin espezifikoak egiteko. Gaur egun, IA eguneroko bizitza errazago egiteko erabiltzen da, zeregin jakin batzuk egiteko denbora eta ahalegina aurrezten baidigute.
Adimen artifiziala gure egunerokortasunean
Gaur egun, IA badago gehienok erabiltzen ditugun zerbitzuetan; hona hemen adibide batzuk:
- Laguntzaile birtualak, hala nola Siri, Googleko laguntzailea, Alexa eta Cortana, ahots-ezagutzaren bidez elkarreragiten duten laguntzaileak dira. IAren erabilerari esker, informazioa bilatzeko, oroigarriak ezartzeko, musika erreproduzitzeko eta gailu adimendunak kontrolatzeko lanak egin ditzakete.
- Google bezalako itzultzaile automatikoek IA erabiltzen dute testua edo ahotsa hizkuntza batetik bestera itzultzeko. Hizkuntza-datu ugari aztertzen dituzte, gero eta itzulpen zehatzagoak eskaintzeko.
- Enpresa askok beren webguneetan Chatbot erabiltzen dute bezeroari testu-mezuen bidez laguntza emateko. IAri esker, ohiko galderei erantzuteko, informazioa emateko eta oinarrizko arazoak konpontzen laguntzeko gai dira.
- IA streaming zerbitzuetan ere erabiltzen da, adibidez, Netflixen, baita merkataritza elektronikoko plataformetan, Amazon, esaterako, kontsumitzaileei gomendio pertsonalizatuak eskaintzeko. Gure bistaratzearen edo erosketen historia aztertu eta algoritmoak erabiliz intereseko eduki edo produktuak iradokirzen dute hauek.
- Sare sozialen plataformek IA erabiltzen dute gure horman erakusten den edukia iragazteko eta pertsonalizatzeko. IAk, kasu horietan, gure interesak, jokabideak eta loturak aztertzen ditu, gure interesekoak izan daitezkeen argitalpenak eta iragarkiak eskaintzeko.
Nahiz eta IA azkar ari den aurrera egiten eta lehen gizakiek bakarrik egin zitzaketen zeregin asko egiteko gai den, garrantzitsua da gogoraraztea oraindik badirela giza adimena funtsezkoa duten zerginak eta eremuak. Gainera, IAren zeregina giza lana hobetzea eta osatzea da, ez ordezkatzea. Beraz, espero dezagun etorkizunean ere IA tresna baliagarria eta baliotsua izatea gizakiarentzat, baina betiere harekin lankidetzan. Azken urteotan, Internet ezinbesteko tresna bihurtu da asko eta askorentzat, eta bidelagun izan dezakegu eguneroko jardueretan, hala nola erosketa egiteko edo gure bankuko kontu-laburpenak kontsultatzeko.
Sar ezazu zure iruzkina