Pixkanaka errutinara itzultzen ari gara, pertsona batzuk beren bizitzan ordenarena jartzeko irrikitan daude, beste batzuk, ordea, ez hainbeste. Sarrera hau bi talde hauetara zuzenduta dago: ordenako taldeetara eta euren egunerokoan ordena pixka bat jarri behar dutenen taldera. Laneko ordena hobetu nahi dutenek Notion aplikazioa jaitsi besterik ez dute egin behar. Baina, zer da Notion? Gaurko sarreran Notioni buruz hitz egingo dugu, zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu eta nori zuzenduta dagoen ikusiko dugu. Errutinan sartzen ari bazara eta oraindik pixka bat galduta bazaude, sarrera hau zuretzat da!

Zer da Notion?

Notion ataza anitzeko antolatzailea da, eta edozein gailutatik sar zaitezke, bai lan-eremuan, bai eremu pertsonalean, Interneterako konexioa izan edo ez. Izena eman eta bururatzen zaizun guztia antolatu ahal izango duzu, baita elkarlanean aritu ere! Notionek testuak, zerrendak, checkbox edo bulletak idazteko aukera ematen dizu , eta informazio hori tauletan, datu-baseetan, sarreretan… ordenatzeko aukera ematen dizu. Beraz, oso ondo etorriko da zereginak, ideiak edo gastuak idazteko. Antolaketa-sistema hau Ryder Caroll newyorktarrak sortu zuen, bere egunerokoa ordenatzeko eta bere arreta eskasiak sortzen zizkion zailtasunei aurre egiteko. Eraginkortasun handiago baterako, Notionek nabigazio iragazkiak gehitzeko aukera ematen du eta, horrela, dena azkar aurkituko duzu. Orriak eta azpiorriak ere gehi ditzakezu, dena zure gustura antolatuz.

Nola funtzionatzen du Notionek?

Tresna hau erabiltzeko, helbide elektroniko bat baino es duzu behar: horri esker, Notionera konektatu ahal izango zara munduko edozein lekutatik eta edozein gailutatik. Tresnak primeran funtzionatzen du web orritik, baina Windows, Mac, Android eta iOSerako eskuragarri dagoen APPa deskargatu ahal izango duzu ere. APPa deskargatzen baduzu, interneterako konexiorik gabe erabili ahal izango duzu, eta APPak informazioa sinkronizatuko du lineara itzultzen zarenean.

Nork erabil dezake Notion?

Egia esan, plangintza hobetu behar duen eta zereginen antolatzaile bat doan bilatzen ari den orok erabil dezake Notion. Are gehiago, zure helburua ordenarik gabeko pertsona izateari uztea bada, Notion zuretzat da. Hasiera batean, APPa kolektibo jakin batzuentzat diseinatu zen, hala nola; ikasle eta irakasleentzat, freelance-entzat, sortzaileentzat eta enpresentzat, baina, egia esan, edonork erabil dezake.

Zure egunerokoa antolatu nahi baduzu, begiratu KZgunearen blogeko sarrera honi eta ekin lanari!