Duela gutxi arte, WhatsAppeko txatak mugikor zahar batetik sistema eragile bera duen beste mugikor batera pasatu nahi bagenituen, bi aukera genituen: WhatsAppeko txatak mugikor zahar batetik sistema eragile bera duen beste mugikor batera pasatu nahi bagenituen, bi aukera genituen: segurtasun-kopiaren funtzioa erabiltzea (Apple iCloud edo Google Drive-rekin funtzionatzen duena) edo hirugarrenen aplikazioetara jotzea, ez beti espero ziren emaitzak lortuz.

Denbora batez, WhatsApp lanean aritu da beste aukera egokiago bat eskaintzeko. Eta lortu du!

Gaur, WhatsAppeko txatak mugikor batetik bestera transferitzeko modu ofizialaz hitz egingo dizugu. Ekainean, Mark Zuckerbergek Facebookeko argitalpen batean iragarri zuen: bideo baten bidez azaldu zuen nola erabil dezakegun WhatsAppeko funtzio berri hori. Gogoratu, oraingoz, funtzio berri honek sistema eragile bera duten mugikorren artean txatak transferitzeko aukera ematen duela bakarrik.

WhatsAppeko txatak transferitzeko metodo ofiziala

Prozesua hasi aurretik, kontuan izan behar duzun lehenengo gauza bi mugikorrak izatea da, gainera, bateria nahikoarekin, elkarrekin konektatuko baitira txatak transferitzeko.

Zure mugikor zaharrean, ireki aplikazioa eta joan Konfigurazioa (Configuración) menura, gero Doikuntzak (Ajustes) eta Txatak (Chats) menura. Menu honen barruan Txatak hona tranferitu (Transferir chats a) aukera bat dago (hemen agertuko da zure mugikorra, Android edo iPhone dela). Hurrengo urratsa Abiarazi(Comenzar) botoia sakatzea da, eta pantailan agertzen diren jarraibideei jarraitzea.

Mugikor berrian WhatsApp instalatu behar duzu mugikor zaharreko telefono-zenbaki berarekin. Ondoren, sakatu Transferitu txaten historia aurreko telefonotik (Transfiere el historial de chats desde el teléfono anterior) aukera.

Ondoren, mugikor berrian QR kode bat agertuko da, zure mugikor zaharrarekin eskaneatu behar duzuna. Urrats honetan konexio-eskaera onartu behar duzu, txaten transferentzia has dadin. Prozesu horrek denbora gehiago edo gutxiago iraun dezake, WhatsAppen duzun txat-kopuruaren arabera.

Ikusten duzunez, txatak mugikor zahar batetik berri batera transferitzeko metodo berria oso azkarra eta erraza da.

Deskubritu berehalako mezularitzak eskaintzen dituen aukerak. Izan elkarrizketak, partekatu fitxategiak, egin deiak, etab., pertsona batekin edo gehiagorekin, edozein momentutan eta edozein gailu mugikorretik. Eman izen “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan eta bihur zaitez aditu bat WhatsApp erabiltzen eta ezagutu itzazu bere funtzionaltasun guztiak.