Gaur, KZguneatik Google Maps-en radarren abisu sistema gomendatu nahi dizugu; izan ere, bide arauak ez errespetatzeagatik inori ez zaio trafiko isuna jasotzea gustatzen.

Radarren abisua berez jarrita dago Google Maps-en. APParekin nabigatzen hasten zarenean, radarrak ikusiko dituzu.

Radar hauek auto bidezko ibilbide aktibo batekin nabigatzen ari zarenean agertzen dira. Nora eta nondik joan nahi duzun markatu behar duzu, eta nabigatzen hasi. Radar batera hurbiltzen zarenean mapan ikusiko duzu, eta abisu bat ere jasoko duzu.

Abisuak konfiguratu

Google Mapsek berez, errepideko radarren berri emango dizu. Hala ere, bolumena igoz edo pertsonalizatuz optimiza ditzazkezu.

  • Google Maps-eko pantaila nagusian sakatu zure profileko irudian.
  • Sakatu Ezarpenak konfigurazioan sartzeko.
  • Aukeren zerrendatik jaitsi eta Nabigazio doikuntzak atalean sakatu behar duzu.
  • Hemen konfiguratu ahal izango dituzu soinuaren eta ahotsaren aukerak. Abisuetarako soinua aktibatuta edukitzea gomendatzen dizugu.
  • Bolumen normala baino altuagoa ere jarri ahal izango duzu, radarrik pasa ez dakizun.

DGTk errepideetako radar finkoen kokapena jakinarazten du, eta Google Mapsek gehitu egiten du. Hala ere, tarteko radarrak, mugikorrak edo helikoptero edo droneak ez dira agertzen. Google Maps-ek ere, zure errepidearen gehienezko abiadura zein den esango dizu.

Google Mapsen topa ditzakezun trikimailu gehiago ikasi nahi? Eman izena Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu aurrez aurreko ikastaroan.