Kaixo, KZguneko lagunok! Ostiralero bezala, erosketak egiteko asmoz nire supermerkatura joan naiz, eta Mikelekin topo egin dut, KZguneko ikastaro batean ezagutu nuen laguna. Agurtu ondoren, zer sukaldatu nahi dudan pentsatzea egunetik egunera gehiago kostatzen zaidala esan diot.

Orduan, Mikelek ChatGPT erabiltzen duela esan dit eta aplikazio berak asteko menuak eta erosketa zerrendak prestatzen dizkio. A zer aurkikuntza! Adimen artifizialeko txat sistema bat da, eta eskatzen diozun edozer erantzuteko gai da.

Mikelek azaldu didanez, aplikazioa KZguneko hitzaldi batean ezagutu zuen eta ChatGPT pertsonekin hitz egiteko trebatuta dago. Edozer gauza azal dezake, mezuak idatzi, bidaiak planifikatu… Niretzat, hau da irtenbidea!

Mikelek ezin izan dit aholku hoberik eman. Denbora asko aurreztuko dut! KZguneko online hitzaldira joango naiz gehiago ikasteko. Eta zu? Oraindik deskargatu ez baduzu, zure KZgunean ordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.

KZgunean zain gaituzu!