Askotan, WhatsAppera sartzen garenean, “muturretik muturrera zifratzea” esaldia azaltzen zaigu, eta geure buruari galdetzen diogu: Zer da hori? Zer egiten du?

Blogeko sarrera honetan, zifratzea muturretik muturrera zer den eta nola funtzionatzen duen azalduko dizugu.

Muturretik muturrera zifratzea

Mezularitza zerbitzu guztiek, zure mezuak ezkutatzeko metodo hau erabiltzen dute. Datuak enkriptatzeko metodo bat da, eta horrek, WhatsApp-en, adibidez,  , mezu horiek ikusi ezin izatea eragiten du, mezularitza enpresa horretako langileak ezta.

Guk mezu bat idazten dugunean, aplikazioak berak “ezkutuan” bidaltzen du, hau da; mezu hori igorle eta hartzailearen artean irakurtzen da soilik eta hartzailearengana arazorik gabe iristen da.

Mezu horren edukia ezkutuan mantentzen da beste pertsonaren gailura iritsi arte.

Egia da, “muturretik muturrera” jartzen duen arren, komunikazio hori erabiltzaile bat baina gehiagoren artean gerta daitekeela, adibidez, WhatsAppeko taldeen edo bideo deien artean.

Mezuak edo datuak bidaltzea eta jasotzea inoiz ez da orain bezain segurua izan, metodo honek konfidentzialtasuna bermatzen duelako. Metodo honekin, ezinezkoa da informazioa seinalearen interpretazio baten bidez irakurtzea.

Zein beste aplikazioek dute zifratze zerbitzua? Eta zeintzuk ez?

Whatsapp, Telegram, Facebook mesenger eta Line aplikazioek dute zifratze zerbitzu hau.

Aldiz, aplikazioen ezaugarriengatik, badira beste aplikazio batzuk zifratu hori eskaintzen ez dutenak. Adibidez, Twitterren (edo, gaur egun X) mezu zuzenak dira muturretik muturrera zifratuta dauden bakarrak.

Gauza bera gertatzen da Instagramekin eta Wechatekin.

Sarrera hau interesatu bazaizu eta berehalako mezularitzari buruz gehiago jakin nahi baduzu, eman izena “Whatsapp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean “ ikastaroan.