Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, goizero bezala, mugikorra hartu dut eta oraingoan, WhatsApp-eko eguneraketa berri bat nuen. WhatsApp-eko kanalei buruzko eguneratzea da, eta jende asko konektatuta dagoela ikusi dut. Artista gogokoenei jarraitzea erabaki dut, baita komunikabideei ere. Horrela, berritasun guztien berri izango dut!

Eguerdi aldera, Iñakirekin, KZguneko ikaskidearekin, kafe bat hartzeko tartea izan dut, eta mugikorrera iristen ari zitzaizkidan abisuei buruz galdetu dit. Nik atseginez azaldu diot zer diren WhatsAppeko albiste-kanal berriak.

Iñaki berehala interesatu da, eta ea kirolei buruzko kanalik ere badagoen galdetu dit: WhatsAppek era guztietako kanalak eskaintzen dituenez, nik zer egin dudan azaldu diot.

Azkenean, KZgunetik pasatzea erabaki dugu, eta, adeitasunez, Jone hezitzaileak WhatsApp eta berehalako mezularitzari buruzko ikastaro presentziala gomendatu digu. Halaber, webgunetik prestakuntza ibilbidea nola ikus dezakegun azaldu digu, eta ikastaroan izena nola eman. Orain, beti bezala, gehiago ikasi ahal izateko eguna iristeko irrikitan nago!

KZgunean zain gaituzu!