Ondo irakurri duzu, bai! Azkenik, WhatsAppeko bi kontu izateko aukera dago, aldi berean Android gailuetan hasitako saioarekin. WhatsAppeko azken funtzio honek aukera emango dizu zure kontuen artean txandakatzeko, saioa itxi behar izan gabe. Adibidez, kontu pertsonaletik lan-kontura aldatzeko aukera izango duzu, kasu honetan ere saioa itxi gabe. WhatsAppeko bi kontu izango dituzu mugiko berean. Oso modu errazean egiten dela ikusiko duzu. Funtzio berri honekin ez dago bi telefono eraman beharrik. WhatsAppek bietan jasotzen dituzun mezuen berri emango dizu. Kontuan izan funtzio hau erabiltzeko SIM bikoitza eta mugikorrean bi zenbaki izan behar dituzula. Oraingoz, funtzio berri hau Androiderako erabilgarri dago, baina laster IOSentzat ere erabilgarri egongo da.

WhatsAppeko bi kontu

Nola gehitu bigarren kontu bat WhatsAppen

  1. Bigarren kontu bat gehitzeko, “Menú” > “Cambiar cuenta” sakatu behar da, agertzen zaizkizun aukeren artean. Jarraian, zure kontua ikus dezakezun leiho bat agertuko da, eta, azpian, “+Añadir cuenta” aukera sakatu ahal izango duzu.
  2. +Añadir cuenta” sakatu ondoren, kontu berriarekin saioa has dezakezu. Prozesu hau beste kontua sortu zenuenaren berbera da: zure telefono-zenbakia idazteko eskatuko dizu, eta, ondoren, mugikorrera sms bidez iristen den segurtasun-kodea sartzeko (gogoratu kodea automatikoki sartzen dela).
  3. Hemendik aurrera, “Cambiar cuenta” aukeran klik egiten duzunean, bi kontuak agertuko dira. Nahi duzunean txandakatu ahal izango duzu kontu batetik bestera.
  4. Aktibatuta ez duzun WhastAppean mezu bat jasotzean jakinarazpen bat iritsiko zaizu mugikorrera, kontuz aldatu eta irakur dezakezu instan baten.

Nola kendu gehitutako kontu bat?

Pentsa oporretara zoazela eta ez duzula nahi WhatsAppean lan-konturik izan nahi. Hori egiteko, kendu nahi duzun kontua aukeratutzea da lehenengo pausua. Behin hori eginda, ondoren “‘Ajustes” atalera joan. Ezarpenetan aukeratu “Cuenta” menua eta kontua kentzeko aukera duzula ikusiko duzu.

Hau eginda, inork ez zaitu gogaituko oporretan!

WhatsAppari buruz gehiago jakin nahi? WhatsAppeko txatak mugikor batetik bestera transferitzeko modu ofiziala jakin nahi? Ez galdu “Nola transferitu WhatsAppeko txatak mugikor batetik bestera” sarrera eta ikasi nola egiten den.