Badakigu hotz garaiak heldu direla eta etxetik irteteko gogo gutxi izaten dela, baina balikete, berogailuaren goxotasunean, 2024ko oporraldiak antolatzeko asmotan egotea, edo negu betean bidaiatzea gogoko izatea. Zaren taldekoa zarelarik, gaurkoan Camper edo autokarabanan bidaitzeko APPak gomendatzera gatoz, bidaitzeko erabiliko duzun ibilgailu mota zure esku utziko dugu. Autokarabanan bidaitzeko APPak erabiliz zure ibilbidea antolatu eta oporraldiko egonaldi onenak aukeratu ahalko dituzu.
Park4night
Camperrean, autokarabanan, furgonetan etab. bidaiatzeko APP onena da, esango genuke ezinbestekoa dela instalatuta izatea honela bidaiatzen baduzu. Gaua igarotzeko toki eta bertan dauden zerbitzuen datu base handiena duen APPa da. Toki bakoitza mapan kokatuta dago lekuko informaziora sartzea baimenduz, argazkiak, erabiltzaileen iruzkinak eta tokiko puntuazioak eskainiz. “Itinerario” botoiari esker ibilbidea bistaratu ahalko duzu zuzenean Google Mapsen. Lankidetzako APP batez ari gara eta, oso ondo dagoen doako bertsioaz gain, ordainketa-bertsioa ere badu iragarkirik gabekoa eta konexio gabe erabil daitekeena.
Camperstop
APP hau aurrekoaren antzekoa da, baina gaua igarotzeko tokien zerrenda ez da hain zabala. Bilatzaileari esker, mapa edo zerrenda formatuan topa ditzakezu lekuak. Toki bakoitzak bere fitxa du: argazkiak, zerbitzuak, prezioak, irekiera datak, puntuazioa, tokiko eguraldi pronostikoarekin eta jatetxe, supermerkatu, hondartza…heltzeko distantziekin. Google Mapsen ibilbidea irekitzeko aukera ere badu. APP honek ere lankidetza moduan funtzionatzen du, tokiak puntuatu, argazkiak erantsi edo informazioa zuzentzeko aukera eskainiz.
Ioverlander
Aurreko bi APPen antzerakoa den arren, desberdintasun nabarmen bat du, topatuko dituzun lekuak naturan izango direlako, off road edo lur orotako ibilgailuetan heltzeko pentsatuak. Sarbide motaren arabera, baliteke zure camperrarekin heltzeko moduko tokiak topatzea. Bestalde, gomendagarria da, off road camper bat izango ez bazenu, ibilbidearen inguruko informazioa beste APP batzuetan begiratzea edo Google Mapsez laguntzea.
Camping-Car Park
APP honen bidez 500 autokarabana area baino gehiagotara sartu ahalko duzu, batez ere Frantzian kokatuetara. Aldez aurretik “PASS’ETAPES” txartela erosi behar da, ondoren areetan sartu ahal izateko erabiliko duzuna, baita zure plazaren aurretiko erreserba egiteko ere beharko duzu, helmugara iritsi aurretik sarbidea ziurtatuz, denboraldi altua bada kontuan hartzeko gauza dena. Egonaldiaren zenbatekoa erabiltzaile bakoitzak erantsi duen kreditu txartelean kobratzen da. Bilatu zure area, erreseratu eta sartu lekura zure txartela irakurgailuan ipiniz. Toki bakoitzaren fitxan informazio osoa aurkituko duzu, baita geratzen diren plaza libreen informazioa ere.
Camper eta autokarabanan bidaitzeko APPak zerrendatuta dituzula, gurpildun etxea prestatu eta bidaiatzen hastea soilik falta zaizu.
Sar ezazu zure iruzkina