Ba al zenekien WhatsApp bidez bideo-mezu bat bidali dezakezula? ¡WhatsAppen bidez bideo-mezu bat bidali dezakezu! Ahots-audioak bidaltzeaz gain, orain WhatsApp bidez bideo-mezuak ere bidaltzeko aukera izango duzu. Hori bai, bideo-mezu hauek ezin dute minutu bat baino gehiago iraun, baina banakako zein taldeko elkarrizketetara ere bidali daitezke.

Nola egin bideo-mezu bat WhatsApp aplikazioan?

Lehenik eta behin, WhatsApp eguneratu behar duzu. Play Storetik WhatsApp eguneratu ondoren, banakako zein taldeko elkarrizketan berde kolorekoa den mikrofonoari sakatu behar diozu ; beheko alden, eskuinaldean. Urrats hau egitean, audioko mikrofonoaren ikonoa bideo-kamera bateko ikonoan bihurtuko da. Bideo kamerako ikonoan klik egiten duzunean, atzerako kontaketa hasiko da WhatsApp-en bideo-mezua egin dezazun. Bideo-mezu hau WhatsApp bidez egin dezakezu telefonoaren kameratik edo WhatsAppeko aplikaziotik.

Aukera hau WhatsAppen aktibatu eta eguneratu da 2023ko uztailetik. Eguneraketa hau eskuragarri dago Android sistema eragilea duten Smartphoneentzat eta Apple sistema duten Smartphoneentzat. Pixkanaka tresna berri hau mundu osoko erabiltzaileengana iristen ari da. Eguneratu Play Storen  WhatsApp aplikazioa  eta bideo-mezuen herramienta berri hau Whatsapp-en erabili ahal izango duzu.

 bideo-mezu bat WhatsAppen

WhatsApp-ari buruz gehiago jakin nahi baduzu hurbilen dagoen Kzguneara joan eta eman izena “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaro presentzialean.

Anima zaitez, zure zain gaude!