2023ko ekainaren 15ean, Instagram -ek hedapen kanalak zabaldu zituen mundu osora, aplikazioak dauzkan milioika eduki-sortzaileri jarraitzaileekin elkarreragiteko beste modu bat eskainiz.

Hedapen-kanalek jarraitzaileekin modu berri batean elkarreragiteko aukera ematen diete eduki sortzaileei: berriak, inkestak, albisteak, mezu esklusiboak… bidaliz.

Baina, zer da hedapen-kanal bat?

Hedapen kanalak talde-txat moduko bat dira, eta horien sortzaileek informazioa, argazkiak, musika, bideoak, inkestak edo ahots-oharrak partekatzen dituzte jarraitzaileekin.

Oraingoz, kanal horietan, administratzaileek eta hautatutako kideek bakarrik bidal ditzakete mezuak. Jarraitzaileek, berriz, irakurri, erreakzionatu eta bozkatu besterik ezin dute egin. Instagramek dagoeneko agindu du kanal horien funtzioak handituko dituela, elkarreragiteko modu berriak gehituz.

Nola sortu hedapen-kanal bat Instagramen urratsez urrats

Instagramen zure hedapen-kanala irekitzeko, urrats hauek jarraitu behar dira:

  1. Ireki Instagram aplikazioa, zoaz zure profilera eta sakatu goiko aldean agertzen den “+” sinboloa.
  2. Ondoren, menu bat zabalduko da; “kanala” aukera bilatu behar duzu. Aukera horretan klik eginez gero, beste leiho bat irekiko da. Bertan, zure izena konfiguratu eta zure beharren arabera kanalera sartu ahal izango diren edo ez diren jarraitzaileak hautatuko dituzu. Gainera, zure profiletik zure kanala ikusteko aukera konfiguratu nahi duzun erabaki beharko duzu.
  3. Konfiguratu ondoren, egin klik “Kanala sortu” aukeran eta, prest, sortu duzu kanala!

Txat honetara lehen mezua bidaltzen duzunean, zure jarraitzaileek mezu bat jasoko dute kanalean parte hartzeko gonbidapenarekin. Instagramek gonbidapen-esteka bat sortzen ere uzten du, zure istorioetan edo profilean partekatu dezakezuna.

Non ikusten dituzte jarraitzaileek jarraitzen dituzten kanalak?

Hedapen-kanalak jarraitzen dituzten Instagrameko erabiltzaileek Instagrameko mezuetara jo beharko dute kanalak ikusteko. Gogoratu Instagrameko mezuak, pantaila nagusian goiko eskuineko izkinan irakurtzen direla, jakinarazpenen bihotzaren ondoan.

Hor dituzu eskura mezu pribatu guztiak, jarraitzen dituzun kanalekin batera.

Nola utzi Instagramen hedapen-kanal bat jarraitzeari?

Kanal bat jarraitzeari uzteko bi modu daude. Bata da kanalaren sortzaileari jarraitzeari uztea, automatikoki kanaletik aterako baitzara.

Baina sortzaileari jarraitu nahi badiozu eta bere kanala utzi nahi baduzu, zoaz Instagrameko mezuetara, sartu bertan behera utzi nahi duzun kanalean eta sakatu kanalaren izenaren gainean. Bere profila irekitzen duzula ikusiko duzu. Bertan, “aukerak” hautatu eta “kanaletik irten” sakatu ahal izango duzu.

Instagram zure mugikorrarekin ateratako irudien eta argazkien bitartez zure bizitzako edozein une beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen dizun sare soziala da, eta iragazkiak gehitu diezazkiekezu irudi edo bideo horiei. Ikas ezazu istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen eta ezagutu gustuko dituzun profilak. Egin haien jarraitzaile, argitaratzen duten ezer ez galtzeko. Eman izen “Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan.