Orain WhatsAppen kanalek ia pantaila osoko lekua hartzea ez duzu gustoko? Gaur, KZgunetik, zelan itzuli egoeren ikuspegi klasikora WhatsAppen eta kanalak nola kendu azalduko dizugu, egoerei bertikalean berriz ere lehentasuna emateko.
WhatsApp APPa albisteak eta berriak zabaltzeko aplikazio bihurtzeko asmoz, WhatsApp-eko kanalen funtzio berria jarri zen martxan, haiek jarraitzeko eta gehien interesatzen zaizkizun bitarteko edo gaiei buruzko informazioa izateko. WhatsAppen kanalak audientzia handiei mezu publikoak zabaltzeko modu bat dira. Honela, bai enpresek bai pertsona ospetsuek edo komunikabideek metodo berri bat izango dute haien jarraitzaileei informazioa emateko. Bai kanalak bai egoerak APP-eko ‘Nobedadeak’ atal barruan daude. Baina, kanalen bat jarraitzen duzunean, pantailaren erdialdean kokatzen da, egoerak berriz goiko aldera mugituz. Egoeren ikuspegi klasikora itzuli nahi badugu, kontuan hartu behar dugu aldaketa hau kanalen jarraipena sakrifikatzea dakarrela, eta, berriz ere baten batean sartzen bazara, berriro ikuspegi klasikoa desagertu egingo dela.
Kanalik gabeko egoeren ikuspegira itzuli
Lehenik eta behin, utzi kanal bakoitza jarraitzeari. Horretarako, sartu ‘Kanalak’ zerrendan dituzunetan, eta behin barruan zaudela, sakatu hiru puntuen botoian, goiko eskuineko aldean. Aukeren menua agertzen denean, sakatu ‘Utzi jarraitzeari’ aukera. Hurrengo kanal guztiak ezabatzen dituzunean, berriz ere egoera-ikuspegi bertikalean egongo zara. Agertzen ez bazaizu, honekin saiatu, itxi WhatsApp eta ireki berriro aplikazioa.
Kanalei jaramonik egin gabe, egoeren bertikaleko ikuspegian egongo zara. Edozelan ere, beheko aldean kanalen iradokizunak agertzen jarraituko dute. Kanal bat berriro jarraitu nahi baduzu, hau bila dezakezu ‘Kanalak bilatu’ botoiaren bidez: erabilgarri dauden kanal guztien zerrenda izango duzu. Lupa baten ikonoa ere izango duzu, kanalaren hitz edo izena hortik bilatzeko.
Gogoan izan berriro kanal horietako bat jarraitzen baduzu edo WhatsAppeko kanal bat sortzen baduzu, kanalak berriz ere pantaila gehienera iritsiko direla, eremu osoa okupatuz, eta egoerak goiko aldera itzuliko direla.

Sar ezazu zure iruzkina