Gure blogean sarritan hitz egin dugu Instagramen sartzen joan diren berrikuntzen inguruan: Reelak, argitalpenak hasieran nola finkatu, isiltasun modua… eta gaurkoan erabiltzaileen kontuetan pixkanaka ipintzen ari diren berritasunaz arituko gara: nola desaktibatu irakurketaren baieztapena. Honela, mezu pribatuak edo DMak, ez dira irakurri bezela agertuko. Mezularitza aplikazioetan oso ohikoa da aukera hau, WhatsAppeko check urdin bikoitza bezala.

Orain arte, erabiltzaileak mezu pribatua irekitzen duenean, “Ikusia” hitza agertzen da; honek mezua iada irakurri duela jakinarazteko balio du.  Orain, aukera hau txat bakoitzean modu indibidualean desaktibatu ahalko da. Hori bai; ezin da jakinarazpen hori  modu orokorrean kendu, momentuz behintzat! Jarraitu baino lehen, kontuan hartu behar da aukera hau hautatzen baduzu, ezingo duzula jakin beste pertsonak zure mezuak irakurri dituen ere. Beraz, irakurketa pribatutasuna bi perfiletan mantenduko da.

Nola desaktibatu irakurketaren baieztapena Instagramen

  1. Sartu irakurketa baieztapena desaktibatu nahi duzun txatean.
  2. Profilaren izenenaren gainean sakatu, goiko aldean, txateko aukeretara sartu ahal izateko.
  3. “Pribatutasuna eta segurtasuna” aukeratu.
  4. “Irakurketa baieztapena” hautatu irakurketa baieztapena desaktibatzeko.

Berrikuntza honekin batera, txat horretan idatzitako mezuen historiala ezabatzeko aukera ere topatuko duzu. Modu honetara, mezuak pilatzea ekindigo dugu, eta gainera, pribatutasuna areagotuko dugu: hitz egindakoaren aztarnarik ez da geratuko. Profilaren txata ixten duzun aldiro, mezuak automatikoki ezabatuko dira.

Nola ezabatu irakurritako mezuak Instagramen:

  1. Sartu irakurketa baieztapena desaktibatu nahi duzun txatean.
  2. Profilaren izenenaren gainean sakatu, goiko aldean, txateko aukeretara sartu ahal izateko.
  3. “Pribatutasuna eta segurtasuna” aukeratu.
  4. “Modu tenporala”-ren botoia aktibatu.

Hau da guztia! Espero dugu sarrera hau lagungarria izana. Eta zuk, irakurkaren baieztapena gustoko duzu? Esaiguzu iruzkinetan!

 

Instagram sare sozialak eskaintzen dizuna ezagutu nahi  baduzu eman izena urruneko ikastaroan: “Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak