Gaur egun, gero eta gehiago kezkatzen gaitu gure seme-alabek pantailekin egiten duten erabilerak. KZgunetik aurkezten dizugun APP-a gurasoei, seme-alaben kontrola mantentzen laguntzen die, bai Interneten bai bizitza errealean. Microsoft Family Safety: Interneten erabilera eta zure seme-alaben aplikazioak kudeatu.
Aplikazio honen bidez, zure seme-alabek pantailen aurrean zenbat denbora igarotzen duten jakin dezakezu. Zer aplikazio erabiltzen dituzten edo zein jokotan jolasten ari diren ere jakin dezakezu. Aplikazioak, halaber, erabileraren erabateko kontrola ematen dizu, bistaratze-orduen mugak ezar daitezke baita adinerako egokiak ez diren guneak blokeatzeko aukera ematen du. Hau da, gazteenen erabilera digitala gainbegiratu eta arautzeko tresna da. Tresna honekin batera , gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio ona izan behar da, familiako giroa eta kide guztien segurtasuna egokienak izan daitezen.
Microsoft Family Safetyk zure seme-alaben kokapena ikusteko aukera ematen dizu. Bizitza errealean, lokalizazio partekatuarekin funtzionatzen du, zure familiako kideak eskolara edo etxetik noiz iristen edo joaten diren ikus dezakezu. Aplikazio honen oso gauza interesgarria da zure seme-alabek jokoak edo aplikazioak deskargatu nahi dituztenean jakinaraztea: horrela, kontrol handiagoa izango duzu eduki hori deskargatu daitekeen ala ez erabakitzeko. Android-erako ez ezik, Windows-eko eta Xbox-eko denboraren erabilera ere mugatu dezakezu aplikazio honekin.
Microsoft Family Aktibatu
Urrats erraz honekin, zure familiarentzako esperientzia digital seguruago bat lortzeko bidean egongo zara:
Deskargatu aplikazioa: Deskargatu eta instalatu familiako segurtasuna kudeatzeko erabiliko duzun gailuan.
Hasi saioa: Ireki aplikazioa eta sartu Microsoft-eko zure kontuarekin. Konturik ez baduzu, bat sor dezakezu doan.
Gehitu familiako kideak: Gonbidatu zure familiako kideak zure familia-segurtasuneko taldera. Horretarako, gonbidapen bat bidal dezakezu posta elektronikoz edo Microsoft-eko haien kontuetan erregistratutako helbide elektronikoak erabiliz.
Konfiguratu segurtasun-aukerak: Segurtasun-konfigurazioak familiako kide bakoitzaren beharren arabera pertsonalizatu. Pantailaren denbora-mugak, eduki-iragazkiak eta bestelako murrizketak ezar ditzakezu, adinaren eta norberaren lehentasunen arabera.
Instalatu aplikazioa zure seme-alaben gailuetan: Zure seme-alaben lineako jarduera gainbegiratzeko, instalatu Microsoft Family Safety aplikazioa haien gailuetan. Aplikazioa, dagokion aplikazio-dendan aurki dezakezu.
Esploratu eta monitorizatu: Konfiguratu ondoren, Microsoft Family Safety-ren funtzio desberdinak esploratu ahal izango dituzu, zure adingabeen lineako jarduera gainbegiratzea, txostenak eta jakinarazpenak jasotzea eta, doikuntzak egitea, beharren arabera.
Microsoft-ek garatutako aplikazioaren helburua gazteek pantailaren aurrean ematen duten denbora modu emankor eta orekatuan erabiltzen dela ziurtatzea da, txikitatik ohitura digital osasungarriak lantzen lagunduz eta esperientzia positiboak bermatuz.
Sar ezazu zure iruzkina