2023ko abenduaren hasieratik amaitu da Google Driven WhatsApp segurtasun kopia gordetzeko aukera mugagabea. Orain arte, Google Driveko WhatsAppeko segurtasun kopiek ez zuten lekurik okupatzen. Hau, Google eta WhatsAppen arteko akordio baten ondorioz zen. Baina hori aldatu egin zen, abenduaren hasieran: data horretatik aurrera, segurtasun kopiak berriro espazioa okupatzen dute Googleren balizko biltegiratze partekatutik. Beste era batera esanda: WhatsAppeko gure txaten segurtasun-kopiak lekua hartuko du Googleren gainerako zerbitzuekin batera, hala nola: Gmail, Google Argazkiak edo Google Drivekin batera.
Iphone mugikorretan, IOS sistema eragilea dutenetan, horrela funtzionatzen dute betidanik, eta WhastApp segurtasun-kopia iCloud-eko eskuragarri dagoen biltegiratze osotik deskontatzen da.
Android mugikorretan, azken bost urteetan mugagabea izan da. Gogoratu duela pare bat urte Android mugikorrek Google Argazkien kopia mugagabeak galdu zituztela. Argi dagoena da, gero eta antzekotasun handiagoak daudela bi sistema eragileen artean.
Aldaketa hori abenduaren hasieran iritsi zen, eta kaltetutako lehenengo pertsonak WhatsAppen Beta bertsioa erabiltzen dutenak dira. WhatsAppen bertsio egonkorra duten gainerako erabiltzaileek 2024ra arte izango dute espazio mugagabea.
Jakina, pertsona kaltetuenak Googleren kontua ia beteta dutenak izango dira.
2023ko abenduaren hasieratik amaitu da Google Driven WhatsApp segurtasun-kopia gordetzeko aukera mugagabea. Orain arte, Google Driveko WhatsAppeko segurtasun-kopiek ez zuten lekurik okupatzen. Hau, Google eta WhatsAppen arteko akordio baten ondorioz zen.
Baina hori aldatu egin zen, abenduaren hasieran: data horretatik aurrera, segurtasun-kopiak berriro espazioa okupatzen dute Googleren balizko biltegiratze partekatutik. Beste era batera esanda: WhatsAppeko gure txaten segurtasun-kopiak lekua hartuko du Googleren gainerako zerbitzuekin batera, hala nola: Gmail, Google Argazkiak edo Google Drivekin batera.
Iphone mugikorretan, IOS sistema eragilea dutenetan, horrela funtzionatzen dute betidanik, eta WhastApp segurtasun-kopia iCloud-eko eskuragarri dagoen biltegiratze osotik deskontatzen da.
Android mugikorretan, azken bost urteetan mugagabea izan da. Gogoratu duela pare bat urte Android mugikorrek Google Argazkien kopia mugagabeak galdu zituztela. Argi dagoena da, gero eta antzekotasun handiagoak daudela bi sistema eragileen artean.
Aldaketa hori abenduaren hasieran iritsi zen, eta kaltetutako lehenengo pertsonak WhatsAppen Beta bertsioa erabiltzen dutenak dira. WhatsAppen bertsio egonkorra duten gainerako erabiltzaileek 2024ra arte izango dute espazio mugagabea. Jakina, pertsona kaltetuenak Googleren kontua ia beteta dutenak izango dira.
Zer egin dezakegu WhatsAppek Googleren kontua segurtasun-kopiarekin kolapsatu ez dezan?
- Segurtasun-kopia desaktibatu: aukera honekin, zure txatak gal ditzakezu, baina gogoratu WhatsAppek segurtasun-kopia modu lokalean gordetzen duela eta zure elkarrizketak eta horien edukia mugikor batetik bestera zuzenean transferi ditzazkezula, Google Driveko segurtasun-kopia erabili gabe.
- WhatsApp elkarrizketak garbitu: zure WhastAppeko kopiak gehiegi okupatzen badu, elkarrizketak garbitzeko ordua da: argazkiak eta bideoak izango dituzu, eta seguraski batzuk baztergarriak direla.
- Googleren beste kontu bat erabili: Googleren kontu berri bat sor dezakezu eta WhatsAppen segurtasun-kopiarako erabili. Googlek biltegiratzeko 15GB eskaintzen dizu; espazio hori nahikoa izaten da WhatsAppen kopia gordetzeko.
- Azkenik, beti geratzen da Googleren biltegiratzea kontratatzeko aukera. Oinarrizko planak 1,99 euro balio du hilean, eta 100 GB-eko biltegiratzea emango dizu, Google Argazkiak, Gmail, Drive eta WhatsAppeko kopien artean partekatzeko.
Deskubritu berehalako mezularitzak eskaintzen dituen aukerak. Izan elkarrizketak, partekatu fitxategiak, egin deiak, etab., pertsona batekin edo gehiagorekin, edozein momentutan eta edozein gailu mugikorretik. Bihur zaitez aditu bat WhatsApp erabiltzen eta ezagutu itzazu bere funtzionaltasun guztiak “WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean” ikastaroan.

Sar ezazu zure iruzkina