Ziurrenik, azken hilabeteotan Threads hitza entzungo zenula, Instagrameko taldeak sortutako sare sozial berria da. Gaurko sarreran, Threads zer den eta nola erabiltzen den azalduko dizugu.
Zer da Threads?
Microblogging oinarritutako sare sozial bat da, Metak sortua, Facebook, WhatsApp eta Instagrameko enpresa arduradunak. Ziur aski, mikroblogginga zer den galdetzen ariko zara. Bada, mezu laburrak trukatzeko eta hainbat pertsonarekin komunikazioa mantentzeko balio du: sare honetan erabiltzaileak jende batentzat sarrerak argitaratzen ditu erregulartasunez.
Threads 2023ko uztailaren 6an kaleratu zen, eta 7 ordutan, 10 milioi erabiltzaile lortu zituen. Sare sozial honek antzekotasun handiak ditu Twitterrekin: Instagrameko kontutik Twitter bat sortu balute bezala da, baina aplikazio independente batean.
Erabiltzen hasteko, PlayStoretik edo AppStoretik jaitsi behar duzu aplikazioa. Behin mugikorrean instalatuta, ez duzu Threadsen erregistratu beharrik Instagramen kontua baduzu, Instagrameko kontua zuzenean lotu ahal izango baiduzu.
Nola erabiltzen da Threads?
Sare sozial honek 500 karaktereko gehieneko muga duten argitalpenak sortzeko aukera ematen du. Argitalpen hauek testua, irudiak, bost minuturainoko bideoak edo estekak izan ditzakete. Threads-en profil bat duten Instagrameko erabiltzaile guztiei jarraitu ahal izango dituzu, baita interesgarriak iruditzen zaizkizun beste kontu batzuk ere. Beste erabiltzaile batzuek ere jarraitu ahal izango dute zure profila.
Beste pertsona batzuen argitalpenei ere erantzun ahal izango diezu, partekatu edo aipatu, eta gauza bera egin dezakete gainerako pertsonek zureekin.
Threads-ek momentuz albiste-horma bakarra du. Bertan, jarraitzen dituzun profilen argitalpenak erakusten dira, agian interesatzen zaizkizun beste profil batzuekin batera. Threads-ek Interesgarriak izan daitezkeen beste pertsona batzuen argitalpenak erakusteko, algoritmo ospetsuak erabiliko ditu.
Sare sozialaren erabiltzaileak bilatu ahal izango dituzu, jarraitu ahal izateko. Threads-ek ere badu atal bat jakinarazpenak ikusteko: erantzunak, aipamenak… Zure profilean zure Threads konturako esteka agertzen da, eta goialdean, eskuinean, zure Instagram kontura estekatzen duen botoia duzu.
Instagramen bezela, zure profila publikoa edo pribatua izatea erabaki dezakezu, baita aipamenak kudeatu, interesatzen ez zaizkizun erabiltzaileak isilarazi edo hitzak iragazi ere. Gainera, argitalpenak salatu eta erabiltzaileak blokeatu ditzakezu ere.
Aplikazioaren garatzaileek funtzio berriak iragarri dituzte, eta pixkanaka ezarriko dituztenak. Sare sozial berri honen berritasunen eta funtzionamenduaren berri emango dugu hurrengo sarreretan.
Esan dugu Threads eta Twitter antzekotasunak dauzkatela. X (Twitter) aplikazioa bi noranzkotako doako komunikazio-plataforma da, eta sare sozialaren izaera du. Mezu laburrak, bidaltzeko eta argitaratzeko aukera ematen du, gehienez ere 280 karakterekoak.
Sar ezazu zure iruzkina