Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, Iñakirekin, KZguneko ikaskidearekin, kafe bat hartzeko geratu naiz eta bere etxe berria nola geratzen ari zaion erakutsi dit. Instagram asko erabiltzen ari dela esan dit, eta gustatzen zaion guztia karpetetan gordetzen du. Dekorazio karpeta bat du, beste bat eskulanetarako, errezetak egiteko…
Oso modu interesgarria iruditu zait edukia antolatzeko; izan ere, niri Interneten ikusten ditudan ideiak ahaztu egiten zaizkit, ez baitakit non gorde. Iñakiren metodoa ikusita, azkenean ni ere animatu naiz hori egitera, eta neure errezeta-karpeta sortu dut. Oso erraza da!
Sar ezazu zure iruzkina