Kaixo, KZguneko lagunok! Aspaldi daramat trastelekuan gauzak gordetzen eta ez dakit zer egin gauza guzti horiekin. Nahiko ondo daude eta pena ematen dit botatzeak. Iñakik, KZguneko ikaskideak, bigarren bizitza bat emateko eta Wallapop-ekin diru pixka bat irabazteko ideia eman dit.

Beti bezain atsegin, Iñakik Wallapop bigarren eskuko produktuak erosteko eta saltzeko aplikazio bat dela azaldu dit eta gainera, erabiltzeko oso erraza da. Artikuluak saldu ahal izateko, urrats hauek eman behar dira:

  • APPa Play Store-tik edo APP store-tik deskargatu behar da.
  • Kontu bat sortu nahi dituzun datuak, lehentasunak eta profileko argazkia sartuta.
  • Saldu nahi den produktuari argazkiak ateratzea. Onena argazkiak angelu guztietatik ateratzea da, baita lehenengo planoan materiala ondo behatzeko.
  • Ateratako argazkiekin iragarki bat argitaratu eta produktuaren deskribapen bat eskaini, neurriei eta haren egoerari dagokienez.

Azkenean animatu egin naiz eta nire lehen iragarkia argitaratu dut. Berehala, interesdun baten mezua jaso dut, eta arratsaldean geratu gara entregatzeko.

Hau da behar nuena! Oraindik ez baduzu Wallapop deskargatu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta deskargatzen lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!