Gaur, KZgunetik, WhatsAppek gehitu dituen aukera berriak kontatu nahi dizkizugu; horietako batzuk oso interesgarriak eta erabilgarriak dira gure segurtasunaren eta pribatutasunaren ikuspegitik. WhatsAppeko azken berriak ezagutu!
Bideo-oharrekin eta mezuen edizioarekin batera WhatsAppek beste funtzio praktiko batzuk ere gehitu ditu, hona hemen xehetasunak:
Txat bat blokeatu
Aspalditik aplikazioa blokea dezakegu pantaila blokeatu batekin, soikik gure datu biometrikoekin hara sartzeko: orain, WhatsAppeko txat guztiak blokeatu ordez, soilik sentikorrenak iruditzen zaizkigunak blokeatzen uzten digu, segurtasun-geruza gehigarria emanez.
Lehenik, bilatu babestu nahi duzun txata eta ukitu gainean, elkarrizketa irekitzeko.
Ukitu kontaktuaren izena, mugitu beherantz eta aktibatu “Txatak blokeatu” botoia. (“Aldi baterako mezuak” doikuntzaren azpian).
Erabil daitezkeen babes-metodoen artean, aukeratu nahi duzuna: aurpegia, hatz-marka edo gakoa, eta berretsi blokeoa.
WhatsAppek sarrerako ontzian blokeatutako txatei buruzko karpeta bat sortzen du, babestu nahi ditugun elkarrizketa guztiekin, eta jakinarazpenak ezkutatzen ditu. Aukeratutako babes-metodoarekin identifikatu ondoren soilik sartu ahal izango zara karpetan.
Gainera, blokeatu dituzun mezuek ez dute aurrebista erakutsiko zure mugikorraren edo tabletaren jakinarazpenen eremuan.
Mezuak Itsatsi
Oso funtzio erabilgarria da mezuak finkatzea, batez ere taldeko txatetan. Orain arte elkarrizketa osoak ezar genitzake, baina funtzio berri honekin interesatzen zaigun mezua bakarrik finka dezakegu eta txatean ainguratuta utzi. Gainera, denbora jakin baterako finkatuta utzi ditzakezu mesuak: 24 ordu, 7 edo 30 egun dituzu aukeran, eta nahi duzunean desitsats ditzkezu.
Mezu bat finkatu nahi baduzu, mezua aukeratu eta goiko hiru puntuetan sakatu. Aukerak agertzen direnean, sakatu “Finkatu”.
Oso onuragarria da mezu jakin baten bila ibili beharrik ez izateko (galdetegia, pdf, fitxategia), batez ere aspalditik txat horretara bidali bada.
Erabilera bakarreko ahots-oharrak
Autosuntsitzen diren ahots-oharrak grabatzeko aukerarekin, ziurtzen dugu beste pertsonak ezingo duela gure ahots-mezua grabatu edo birbidali.
Aukera honekin, gure audioa iragankorra izateko aukera ematen digu WhatsApp-ek eta, beraz, erreproduzitu ondoren ezabatzen da.
Aldi baterako ahots-ohar bat bidaltzeko, nahikoa da audioa grabatzerekin eta bidali aurretik (1) botoia aktibatzearekin, ahots-oharra bidaltzeko botoiaren gainean dagoena. Aukera hau esku libreko funtzioetan bakarrik dago erabilgarri; hitz egiten den bitartean botoia sakatuta eduki gabe.
Audio horiek ez dira txatetik bertatik erreproduzitzen, beste leiho batean irekitzen dira. Nahi adina aldiz erreproduzi ditzakegu, gelditu, aurreratu edo abiadura handitu, betiere leihoa ixten ez badugu.
Leihoa ixten badugu, ezingo dugu audioa berriro entzun, txatetik desagertuko baita.
WhatsAppek beste berriak ere gehitu ditu nola partekatu gure estatuak Facebook-ekin, ahots-egoerak sortuz, multikontu-modua eta abar.
Hurrengo sarreretan hitz egingo dizugu honi buruz!
Sar ezazu zure iruzkina