Imajina ezazu ez dituzula pasahitz guztiak gogoratu behar zure kontuetarako. Eta, honez gain, zure kontuak modu seguruan eskuratu ahal dituzula, pirateriaren edo nortasun-lapurretaren arriskuaz arduratu gabe. Gaur, KZguean, konponbidea ekarriko dizugu FIDOren eskutik. FIDO mundu digitalean joko-arauak aldatzen ari den autentifikazio-sistema aurreratua da. Pasahitzek inoiz buruhauste bat eragin badizute eta pazientzia galdu baduzu “pasahitza ahaztu duzu” botoia sakatu ondoren, gera zaitez gurekin eta jarrai ezazu irakurtzen!

Zer da FIDO?

FIDO, (“Fast Identity Online” edo “Online Identifikazio Azkarra”), zure lineako edozein kontutan saioa hasteko balio  den autentifikazio eta segurtasun arau multzoa da. Modu honetan, ez dituzu Interneten erregistratu zaren leku guztietako pasahitzak gogoratu behar eta modu seguruan sartzen lagunduko dizu; FIDOk autentifikazio modu aurreratuak erabiltzen baititu zure nortasuna egiaztatzeko. Hori lortzeko, zure hatz-markaz, aurpegiaren ezagutzaz, segurtasun-giltza fisikoez edo teknologia biometriko aurreratuagoez baliatzen da. Honez gain, pasahitzen mendekotasun esklusiboa ezabatzean, segurtasun geruza handiagotzen du.

Zertarako balio du?

FIDOren funtzio nagusia zure kontuak babestea da. Gerta daiteke pasahitzek, ezagutzen ditugun moduan, erasoak edo phishing (edo iruzur-saiakera) jasateko aukera gehiago izatea. Horren ondorioz, gure datu pertsonalak eta online kontuak ahulagoak gera daitezke. FIDOrekin, arrisku horiek nabarmen murrizten dira. Gainera, segurtasuna ez ezik, erosotasuna ere bada FIDO. Saioa hasteko prozesua sinplifikatzean eta pasahitz ugari gogoratzeko beharra ezabatzean, FIDOk zure lineako esperientzia arinagoa eta konplikaziorik gabea izatea eragiten du.

Nola inplementatu FIDO zure gailuetan?

FIDO dagoeneko integratuta dago gailu eta nabigatzaile gehienetan. Inoiz zure gailuak pasahitza gogoratzeko edo gordetzeko aukera eman badizu: hori FIDO da. Ziur asko, zure smartphoneak naiz tabletak autentifikazio biometrikoko segurtasun-aukerak dituela (hatzamarraren eskanerra edo aurpegiaren azterketa, adibidez), bada, autentifikazio-aukera horiek bateragarriak dira FIDOrekin. Bestalde, Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge nabigatzaileak ere FIDO onartzen dute online autentifikaziorako.

Espero dugu sarrera honek baliagarria izan zaizula. Zalantzarik baduzu edo zure esperientzia FIDOrekin partekatu nahi baduzu, utzi iruzkin bat!

Lineako segurtasunari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Eman izena gure urrutiko ikastaroan “Zibersegurtasuna. Arriskuak, ahultasunak eta mehatxuak