Linux software librea eta open source sistema eragilea da. Horrek esan nahi du komunitateak sistema eragilearen bertsio desberdinak sortzea ahalbidetzen duela, erabiltzaileen beharren arabera. Bertsio desberdin horeiei banaketa esaten zaie.
Pertsona ezadituek Linuxen banaketari buruzko zalantzak argitu eta gehien egokitzen zaien banaketa aukeratu ahal izateko, sarrera honetan gehien erabiltzen diren Linux banaketen zerrenda sortu dugu.
Debian
Banaketa fidagarrienetako bat da; gainera, kode irekiko sistema eragilea da. Antzinakoenetakoa eta, aldi berean, ezagunetakoa dugu Debian.
Eguneratzeko sistema eragile kolaboratibo honetan mota guztietako pertsonal lan egiten dute, funtzioal gehitzeko eta beti aktibo mantentzeko praktikoa izan dadin.
Egonkortasuna bilatzen baduzu, banaketa hau erabilgarria da.
Ubuntu
Banaketa hau Debianen oinarritzen da eta munduan gehien erabiltzen dena da. Instalazio prozesua erraza da eta, disenuari dagokionez, Windowsen oso antzekoa da. Edizio ofizialak hiru dira: Desktop, Server eta Core. Edizio hauek ordenagailuan zein makina birtual (beste gailu batetaz pasa daitekeen softwarea) batean exekuta daitezke.
Linux Mint
Banaketa hori Ubuntun oinarritzen da eta publiko hasiberri bati zuzenduta dago. Antzeko interfaz batekin, Windows-en antzeko esperientzia batera hurbildu nahi dizu Mint-ek,
Mint askoz azkarragoa, arinagoa eta erabil errazagoa dauka; gainera, instalatu bezain laster, aplikazio batzuk sartuko dira, eta hasieratik erraz erabiltzen hasiko zara. Informatika nozio handirik ez dutenentzeko Linux Mint interesgarria da, erabilerraza bilatzen duten pertsonentzat sistema eragile intuituboa dauka.
Manjaro
Hasiberrientzat erabili eta instalatzeko banaketa erraza da, batez ere, Windows mundutik datozen pertsonentzat aproposa. Mahigainieko hainbat ingurune eskaintzen ditu.
Banaketa hau bereziki azkarra, arina eta ahaltsua da. Hau da, espazio gutxirekin, ekintza ugari eskaintzeko gai da.
Fedora
Nagusiki GNOMEren (idazmahien ingurunea eta sistema eragileetarako garapen-azpiegitura) interfaze bat erabiltzen du, nahiz eta XFCE bezalako beste batzuk erabil ditzakezun. Hori esker, nahiko erraz erabil daiteke.
Maiztasun handiarekin eguneraketak jasotzen ditu, horregatik ez da aukerarik egonkorrena, baina aukera ona da Linux ingurunean hasten diren pertsonentzat.
Banaketa horren berezitasinetako bat da komunitateko kideek irtenbide pertsonalalizatuak eraikitzen dituztela pertsona bakoitzarentzat: beraz, arazoren bat izanez gero,komunitateak berak lagunduko dizu hori konpontzen.
Centos
Kalitate handiko kode baten bila dabiltzanentzat apustu segurua da. Linux banaketa egonkorrenetako eta indartsuenetakoa da, baina Linux inguruneari buruzko ezagutza batzuk izatea beharrezkoa da, sistema behar bezala konfiguratzeko eta erabiltzeko
Beraz, banaketa hau ezin hobea da ingurune konplexuagoa nahi duten pertsonentzat.
Deskarga bertsioak torrent-en eskugarri daude.
Arch linux
Linux banaketa honek ez du interfaze grafikorik, beraz, erabiltzaile aurreratuentzat da batez ere; profil teknikoagoa dituenentzat.
5 printzipiotan oinarritutako banaketa da: sinpletasuna, modernitatea, pragmatismoa, erabiltzailea erdigunean eta aldarkotasuna. Banaketa grafikoago baten bila bazabiltza eta maila aurreratukotzat jotzen baduzu zure burua, Arch Linux zuretzat da.
Sar ezazu zure iruzkina