Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, auzoko kafetegira hurbildu naiz eta Mikelekin, nire betiko ikaskidearekin, topo egin dut. Kafe bat hartzera eseri gara, eta ni, asteburuan gertatu zitzaidanarekin kezkatuta, Bilbora bidean apur bat galduta nenbilela, mugikorrean GPSa begiratzen hasi nintzela eta ertzainek ikusi nindutela kontatu diot.
Isunaz gain, 3 puntu kendu dizkidatela azaldu diot, eta orain ez dakidala zenbat puntu ditudan. Mikelek, oso atsegin, beti bezala, DGTren orrian ikus dezakedala azaldu dit, baina Cl@ve eduki behar dudala.
Cl@ve identifikazio elektronikoko sistema bat dela azaldu dit, Administrazio Publikoekin izapideak estatu mailan egiteko, hala nola: Trafikoko Zuzendaritza Nagusian. Hau eskatzeko, urrats hauek jarraitu behar ditut:
- Zerga Agentziaren orrian sartu: https://sede.agenciatributaria.gob.es/.
- “Cl@ve erregistroa” bilatzailean bilatu.
- Aukeratu “Erregistratu Cl@ve-n”.
- Ondoren, erregistratzeko urratsak jarraitu.
- Sartu NANa eta iraungitze-data.
- Bideo-dei bidezko erregistroa edo gutun ziurtatu bidezko erregistroa aukeratu.
Gero, Cl@eko APPa deskarga dezaket mugikorrean; horrela, sartu nahi dudan bakoitzean, kode bat jasoko dut nire telefonoan. Web orrian sartu eta prest!
Mikelek Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoan funtzionatzen ez duela gogorarazi dit; horretarako, BakQ izeneko beste sistema bat behar dut. Horrekin lagun diezadake Jone KZguneko hezitzaileak. Aspaldian ez diot bisitarik egin eta informatzera pasatuko naiz!
Hau da behar nuena! Oraindik BakQ ziurtagiria ez baduzu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina