Adimen Artifiziala gure artean geratzeko iritsi da. Iraultza berri hau gure egunerokotasunaren kontrola hartzen hasi da eta bere marka uzten ari da, bereziki irudien munguan, irudi sortzaileei esker. Trebetasun artistikorik edo denborarik ez izatea ez da aitzakia zure irudiak sortzeko! Tresna hauekin eta “klik” gutxien bidez, zure ideiei forma emateko gai izango zara. Gaur KZgunean, irudi sortzaileak zer diren azalduko dizugu eta lau webgune aholkatuko dizkizugu haren erabilera amaigabeak proba dezazun.

Zer da irudi sortzailea IA-rekin?

Tresna hauek ikaskuntza automatikoko algoritmoak erabiltzen dituzte irudiak sortzeko eta zure beharretara egokitzeko. Irudi sortzaileek funtzio asko egin ditzakete: arte abstraktua sortzea, argazkiak estilo jakin bateko margolan bihurtzea, fikziozko paisaiak sortzea edo giza aurpegiak birsortzea, adibidez. Honez gain, zure irudia zein pintura mota edo estilotan egin nahi duzun aukera dezakezu: akuarela, marrazki lineala, Pop-Art, errealismoa, inpresionismoa, oihala, origamia… aukerak amaigabeak dira!

4 webgune irudiak sortzeko

Bing Image Creator

Bing Image Creator-ekin, obra bisual berriak sortuko dituzu azkar eta erraz. Bilatzailean zer nahi duzun eta zein estilotan nahi duzun jarri besterik ez duzu egin behar, deskribapenean oinarritutako lau emaitza erakuts ditzan. Zure sorkuntzak gogokoetan gorde edo ordenagailuan deskargatu ahal dituzu. Microsoft-en tresna bat denez, Bing erabiltzeko beharrezkoa da Hotmaileko posta elektroniko kontua izatea.

BlueWillow

BlueWillow erabiltzeko, beharrezkoa da Discord-en bidez konektatzea. Saioa hasi ondoren, funtzionamendua erraza da: barran nahi duzuna idatzi besterik ez eta magia egingo da. Emaitzak agian beste web batzuetan bezain ikusgarriak ez badira ere -oraindik beta fasean dagoelako-, oso irudi onak sor ditzake.

Canva

Gainerako webguneekin lehiakide zuzena ez den arren, zure diseinuetan emaitzak gehitzeko baliagarria izan daiteke. Online diseinuak egiteko plataforma izateaz gain, Canvak irudi sortzaile bat du IAren bidez. Funtzio honetara sartzeko, proiektu berri bat editatu eta “Text to image” aukera hautatu eta barran sortu nahi duzun irudia idatzi besterik ez duzu egin behar.

DALL-E 2

DALL-E OpenAI-k garatu du (ChatGPT garatzaileek). Doako tresna hau erabiltzeko erregistratu besterik ez duzu behar. Bertan, sorkuntza nabarmenak ikusi ahal izango dituzu, baita, nahi baduzuu bere barran idatzi dezakezu  irudiak sortzeko ere.

Tresna hauek jada ezagutzen dituzunez, praktikan jarri ditzakezu Adimen Artifizialak irudiak sortzeko dituen aukera guztiak!

Canvari buruz gehiago ikasi nahi duzu? Eman izena gure “Canva. Ikasi diseinatzen” ikastaroan