Naturan egiten diren kirolak bete-betean maite badituzu, mendiko jarduera horietarako aplikazio onenak hemen elkartuko ditugu.
Denok dakigu motxilan ura edo arropa egokia eraman behar direla zerupeko edozein jarduera egiteko, mendia ingurune aldakorra baida. Pertsona modernoek teknologia mugikorreko azken berrikintzak dituzte; beraz, alderdi horretatik, orientaziorako gailu mugikorra gure aliaturik onena da, gure inguruko argibideak, meteorologia eta abar jasotzeko. Mendiko jardueretan ondorengo aplikazio hauek lagunduko dizute.
Orientazioa
Gure jarduerari ekiten diogunean, ohikoena da bidegurutzeren batean despistatzea, markarik ez ikustea edo non zauden ez jakitea. Arazo horiek sahiesteko, ibilbidea mugikorrean eraman dezakegu: gehien erabiltzen diren aplikazioak Wikiloc eta Komoot dira.
Wikiloc
Mundo osoko 32 milioi ibilbide baino gehiago ditu, eta ia 10 milioi erbiltzailek argitaratu dituzte. Komunitatearekin partekatzeko ibilbideak graba ditzakezu. Gainera, zure “Arakatu” atalaren bidez zein ibilbide egin aukera dezakezu.
Komoot
Mundu osoan gehien deskaragatutako mendi-ibilien aplikazioetako bat da, nahiz eta Wikiloc adina ibilbide ez dituen.
Ibilbide bat disenatzea erraza da:
- Sartu aplikazioan eta idatzi gunearen izena
- Adierazi ibilbidearen hasiera edo amaiera eta aukeratu nola mugitu ibilbidean zehar: oinez, korrika, bizikletaz…
- Komoot, berehala, haren igoera, jaitsiera desnibela, distantzia eta osatzeko behar duzun denbora ematen dizu.
Meteorologia
Aire zabaleko jarduerak egiten dituzunean, kontuan izan baharko duzu jarduera arazorik gabe egiteko zenbat denbora izango duzun. Horretarako, aplikazio zehatzenak Mountain Forescat eta Snow Forescat dira.
Mountain Forescast
Mundu osoko 11.000 mendi baino gehiagoren iragarpen meteorologiko zehatza eskaintzen digu, beraz, aplikazio ezagunetako bat da. Aplikazio honekin hainbat altuerako aurreikuspenak erakusten ditu, 6 orduro eguneratzeak eginez eta mapa topografiko zehatzak kontsultatzeko aukera emanez.
Snow Forcast
Eski-pista baten jarduera bat egin behar baduzu, hau da aplikaziorik eraginkorrena. Hainbat kotatako aurreikuspuntua ikus daiteke bertan, baita estazioen webgune batzuk ere. KZgunean dagoeneko hitz egin dizugu eskia egiteko egokia diren beste aplikazio batzuei buruz.
Segurtasuna
Dena ondo prestatu duzun arren eta zuhur jokatu duzun arren, laguntza eskatu behar duzun egoeretan topa dezakezu zure burua: horretarako, Alpify eta 112 SOS Deiak dituzu.
Alpify
Pertsonak aurkitu eta larrialdietarako seinale bat bidaltzeko aukera ematen du. Geolokalizazioaren bidez funtzionatzen du, eta uneoro bere gailluekin konektatuta dauden pertsonen kokapena jakiteko gai da.
112 SOS Deiak
Aplikazio honekin, zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdiak koordinatzeko zentroarekin, 112 telefono-zenbakira deituta, GPS posizioarekin.
Beste zenbait APP interesgarri
Egingo dugun mendiko ibilbide mota gehiago sakontzeko, bi aplikazio hauek kontuan hartzea komenigarria iruditu zaigu, zure jarduera egingo duzun eremuan gehiago jakiteko.
GPS gaia
Google Autoekin bateragarria den mapa topografikoen aplikazioa bakarra da. Aplikazio honek nabigazio gidatua eta doakoa eskaintzen du, beste GPS nabigatzaile batzuetan sartu ez diren lurrezko bideetatik joateko. Aplikazio honek ibilbide ezagunenak ikustek, gure ibilbideak grabatzeko edo mugikorretik gure ibilbideak eskuz sortzeko atal bat ere badu, gero bere ahotsezko GPSak aukeratutako bidetik gida gaitzan.
IGN-Espainako mapak
Informazio Geografikoko Zentro Nazionalaren aplikazio ofizial eta doakoa da; Institutu Geografiko Nazionalaren mapak eskaintzen dizkigu.
GPX, KML eta KMZn track-ak (ibilbideak) ireki eta gordetzeko aukera ematen digun bisorea da. IGNren WMS eta WM mapen zerbitzuak eskugarri ditu. Konexiorik gabe funtzionatzen du, eta parke nazionaleko zuzeneko sarbideak, bide berdeetako eta Done Jakue bideko ibilbideetako ibilbideak deskargatzeko aukera du. Orux Mapsen bertsio doakoa da.
Aire zabaleko jardueretan eta lagungarri izan dakizkizukeen aplikazioetan gehiago sakontzeko, eman izena “ Wickiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak” edo “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wickilokekin” bideokonferentzia bidez.
Sar ezazu zure iruzkina