Oposizio batean izena eman duzu eta IT Txartelak egiaztatzeko eskatzen dizu? Zure curriculuma handitzeko IT Txarteletaren azterketak egitea gomendatu dizute? Gaur, KZgunetik, zer da IT Txartela eta azterketak egiteko nola erregistratu behar den azalduko dizugu.
IT Txartela Informazioaren Teknologietako Oinarrizko Gaitasunak Ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek tresna informatikoak eta Internet erabiltzean dituen ezagutzak egiaztatzen ditu.
Euskadiko administrazio eta erakunde publikoek IT Txartela eskatzen dute lanpostu publikoak eskuratzeko.
Izen ematea
Proba bat egin ahal izateko, lehenik web orrian izen eman behar duzu. Bertan, inskripzio inprimakia bete behar duzu, eta gako pertsonal bat sortu. Gako hori gorde behar duzu hurrengo azterketetan matrikulatu ahal izateko.
Proba batean matrikulatzea
Azterketa egiteko gutxieneko adina 14 urtekoa da eta derrigorrezkoa da nortasun agiria izatea: NAN, AIZ, pasaportea edo gidabaimena.
Zure erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatu ondoren, matrikulazio formularioaren bidez, proba zein KZgunean egingo duzun eta zein ziurtagiri azterketa egingo duzun aukeratu beharko duzu.
Ziurtagirien artean, Sistema Eragileei buruzko ezagutzak egiaztatzeko frogak daude, hala nola Windows edo Linux, edota Ofimatikaren inguruko frogak: Microsoft eta Open Office, esaterako. Internet eta posta elektronikoaren erabilerari buruzko azterketak ere badaude, eta ez dira ahaztu behar beste ziurtagiri batzuk, Mecknografia edo Javako programazioa, besteak beste.
Matrikula egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu matrikula egin duzula baieztatzeko. Mezu horretan, matrikulatu zaren zentroa xehetasunez agertuko da, probaren eguna, ordua eta ziurtagiria.
Adi! Egindako matrikula bat bertan behera utzi nahi izanez gero, probaren eguna baino 2 egun natural lehenago bukatuko da epea. Erabiltzailearen historia > Matrikulen kudeaketa > Erreklamazioak ataletik egin dezakezu.
IT Txartelaren web orrian kontsulta dezakezu azterketak egiten diren zentroen zerrenda, eskualdeka sailkatuta. Gainera, azterketaren eta berrikuspenaren araudia kontsulta dezakezu, eta demo bat egin, azterketaren aplikazio erabileraren ohitzeko.
Amaitzeko, komeni da aipatzea erabiltzaile bakoitzaren historia publikoa existitzen dela, onartutako ziurtagiriak pasahitz publiko baten bidez kontsultatzeko. Hori dagokion administrazioari edo erakundeari eman ahal izango diozu kontsulta egin eta lortutako ziurtagiriak egiaztatu ahal izateko.
Azaldutako guztia bideo honetan ikus dezakezu: “KONTXIK IT TXARTELA LORTZEN LAGUNDUKO DIZU – Kontxin abenturak”
Sar ezazu zure iruzkina