Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur Amaiari Bizuma zer den azaldu diot! Gaur berarekin erosketak egitera atera naiz, eta oso gauza bereziak izan ohi dituen denda batean izugarri gustatu zaidan soineko bat aurkitu dut.
Probatzera animatu naiz, eta soinekoa izugarri gustatu zait. Erostea erabaki dut eta Amaiak ere kamiseta bat eta galtza batzuk aukeratu ditu. Kutxara gauzak ordaintzera hurbildu gara, eta saltzaileak, beti bezala oso adeitsu, dena poltsa batean prestatu digu.
Une horretan konturatu naiz diru-zorroa etxean ahaztu zaidala eta ez nuela dirurik! Amaiak esan dit ez kezkatzeko, berak ordainduko zuela, eta ahal nuenean emango niola dirua. Beraz, dendariak dena batera kobratu digu.
Dendatik irten garenean bururatu zait Amaiari dirua eskutan eman beharrean, Bizum bat egin niezaiokeela. Amaiak ez zekien zer zen Bizuma, eta azaldu diot dirua bidaltzeko eta jasotzeko zerbitzu bat dela, eta bere bankuko APPa eduki eta telefono-zenbakia erregistratu besterik ez duela behar. Ezinbestekoa da bi pertsonek APPa instalatuta izatea.
Amaiak ea segurua den galdetu dit, Interneteko segurtasunak kezkatzen baitu, eta baietz esan diot, Bizumek teknologia segurua erabiltzen duela eta bankuek babesten dutela.
- Transferentzia berehalakoa eta komisiorik gabea da.
- Bidali nahi duzun kopurua erabaki ondoren, mugikorrera kode bat iritsiko zaizu transakzioa amaitu ahal izateko.
- Hartzaileak mezu bat jasoko du diru-sarrera jaso duela ohartarazteko.
Probatu dugu, eta Amaiak dirua kontuan eta APPa instalatuta dauka jada. Erraza, azkarra eta berehalakoa izan da. Hala ere, Amaiak esan dit ez dakiela asko Interneteko segurtasunari buruz eta errespetu handia ematen diola.
Orduan, KZgunearen zibersegurtasun ikastaroa gomendatu diot, eta horrela daukan beldur txiki hori kendu ahal izango du.
Hau da Amaiak behar zuena! Nire KZgunea zentrora joan gara eta izena ematen lagundu diot. Bizumeko APPa oraindik ez baduzu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta horretan lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina