Kaixo, teknologia maiteleak! Sarrera berri honetan, CSSren mundu liluragarrian murgilduko gara, funtsezko hizkuntza web garapenean. Gure aurreko argitalpenetan HTMLri buruz hitz egin genizun. Badakizunez, HTML gure webguneen edukiari egitura emateko erabiltzen dugun lengoaia da. Orain CSS ezagutzeko unea da, HTMLren lankide perfektua. Gehiago jakin nahi duzu? Segi irakurtzen gure gaurko sarrera!
Zer da CSS?
CSS zer den ulertzeko, eguneroko adibide bat erabiliko dugu: imajina ezazu etxe bat eraikitzen ari zarela. HTML, etxearen eskeletoa litzateke: hormak, ateak eta leihoak nora doazen zehaztuko ditu. Baina, zer gertatzen da gure etxeko dekorazioarekin eta estiloarekin? Hor sartzen da CSS. CSS etxea nola ikusiko den erabakitzen duen barne diseinatzaile bezalakoa da: hormak zer kolore izango dituzten, zer altzari mota egongo den eta nola banatuko diren, eta abar. Horixe bera gertatzen da web orri batean; HTMLk web orriaren egitura definitzen duen bitartean, CSSk itxura polita eta erakargarria emango dio. Laburbilduz: CSS web orria batean HTML edukiaren diseinua, aurkezpena eta formatua kontrolatzeko erabiltzen den estilo lengoaia bat da.
Zergatik da garrantzitsua CSS?
CSS funtsezkoa da web diseinuan, hainbat arrazoiengatik:
- Egitura eta estiloa bereiztea: CSSk HTMLren edukia, itxura edo estiloa bereizteko aukera ematen du. Horri esker, errazagoa da webgune bat mantentzea eta eguneratzea.
- Trinkotasuna: CSS web orri osoan estilo uniformeak ezartzeko aukera ematen du, erabiltzailearen esperientzia koherentea eta ulerterraza izan dadin.
- Malgutasuna: CSSk diseinu aukera ugari eskaintzen ditu. Honi esker, garatzaileek diseinu bakar eta erakargarriak dituzten webguneak sor ditzakete.
Nola funtzionatzen du CSSk?
CSS web orri baten pintorea bezala da. Imajina ezazu HTML elementu bakoitza (izenburuak eta paragrafoak, adibidez) horma zuriak direla, apaintzeko zain. CSSk elementu horiei “estilo arauak” gehitzen dizkio, haien itxura aldatzeko.
Adibidez, gure web orriko izenburu guztiak (h1 eta h2 izenekoak) urdinak izatea eta zentratuta egotea nahi baldin dabugu, izenburuko elementuei aplikatzen zaien CSS hurrengoko arauak idatziko ditugu:
- h1 y h2→ Aldaketak zein elementuri aplikatzea nahi dugun adierazten dute.. Kasu honetan, web orrian dauden h1 eta h2 titulu guztietan.
- { } → Giltza hauek, hautatutako elementuetan aplikatuko diren arauak adierazten dituzte.
- color: blue → Testuaren kolorea urdinera aldatzen du.
- text-align: center →Testuaren lerrokadura aldatu eta zentratzen du.
Espero dugu sarrera labur honek CSS zer den ulertzen zer den lagundu izana eta zergatik den hain garrantzitsua web garapenean. CSSri edo beste programazio lengoaiaei buruz gehiago ikasi nahi baduzu, jarraitu gure etorkizuneko argitalpenenak.
Sar ezazu zure iruzkina