Gero eta ohikogoa da mugikorretarako edo eramangarriaren bateriarako USB publiko kargako puntuak dituzten tokiak aurkitzea, baina adituek ohartarazi dute horietara konektatzeak arriskuak dituela.

Argi izan behar dugu mugikorra malwarez kutsa daitekeela, USB publiko batera konektatze hutsagatik. Egokienea konpoko bateria bat eramatea da, mugikorra entxufe edo konfiantzazko USB batean kargatu ahal izateko.

Zergatik ez dira seguruak USB publikoak?

Mugikorraren bateria kargatzeko USB ataka batera konektatzen garenean, datuak eta karga pasatzen dituen entxufe batera konektatzen ari gara. Doako kargatze-puntu horietako bat erabiltzea ez da gomendagarria, gure gailua informazioaren lapurreta eta pasahitzak jasateko arriskuan dagoelako. Irudiak ere usurpatu egin daitezke. Zibergaizkileek USB ataka publikoak erabiltzeko moduak aurkitu dituzte malwarea eta monitorizazio-softwarea sartzeko gailuetan.

Zer da Juice Jacking?

Eraso zibernetikoa da, eta zibergaizkileek karga publikoko portuak erabiltzen dituzte telefono mugikorretan birusak edo espioitza-programak infiltratzeko. Izan ere, karga ataka horiek telefonoari energia emateaz gain, datuak transferi ditzateke.

Nola kargatu mugikorra USB entxufe publiko batean

Kargagailu publikoa erabili besterik ez badugu, telefonoaren bateria kargatzeko bi modu daude, arriskuak minimizatuz, erabat ezabatzen ez badugu ere. Mugikorra USB ataka publiko batean kargatzeko hartu beharreko neurriak:

  • Telefonoaren konfigurazioa. Telefonoa USB bidez konektatzen duzunean, telefonoak konexioarekin zer egin nahi duzun galdetuko dizu. Hemen, “mugikorra kargatu eta datu-tranferentzia blokeatu” aukeratu beharko duzu. Aukera hau ikusten ez baduzu, sartu Ezarpenak > USB ezarpenak atalera eta hautatu ‘karga bakarrik’.
  • Karga-egokigailu bat erabili. Gailu hau zure telefonoaren eta USB atakaren artean jartzen da, eta datu transferentzia blokeatzen du. Egokigailu honek telefonoa kargatzea bakarrik ahalbidetzen du.

Nola detektatu USB ataka publiko bat manipulatu den

Oso zaila da karga estazioa aldatu den ikustea. Kargailu faltsu bat jartzea bestearen gainean datuak lapurtzeko modu bat da, datuak kanpoko zerbitzari batera bidaltzen dituen WIFI antena txiki batekin; beraz, USB atakatik ateratzen den zerbait arraroa ikusten baduzu, hobe da ez erabiltzea.

Juice Jacking saihesteko aholkuak

  1. Erabili kargagailu osoa (egokigailua eta kablea) eta konektatu edozein korronte hartunetara.
  2. Bateriaren karga maila nahiko izan edonon kargatu behar ez izateko.
  3. Kanpoko bateria eramangarria eraman.
  4. Ez konektatu mugikorra kontrolik gabeko gailu baten USB ataketan, hala nola; karga publikoko estazioetan.
  5. Datu tranferentzia ez hautatu eta ‘karga soilik’ aukeratu.
  6. Kargatu mugikorra pantaila blokeatuta izanda, datu tranferentzia minimizatzeko.
  7. Juice Jack Defensa izeneko gailu bat dago, eta datu tranferentzia blokeatuz aktibatzen da armarri gisa.

Zibersegurtsunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, KZgunean zure gustukoak izango diren bi ikastaro ditugu: “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean”, aurrez aurreko formatuan edo bideokonferentzia bidez, eta “Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaugarritasuna eta mehatxuak” urruneko formatuan. Zuk aukeratu gehien gustatzen zaizun ikastaro-mota!