Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, Iñakirekin geratu naiz kafe bat hartzeko. Hitz egiten ari ginela, Aste Santua bertan dugula konturatu gara eta urtero irteera bat egiten dugu lagunekin egun horietan.
Kontua da, aurten niri dagokidala antolatzea, eta oraindik ez daukat ezer antolatuta! Iñakiri esan diot hotela non bilatu ez dakidala, eta berak lagundu ahal zidala esan dit.
Iñakik ordenagailua atera du eta hotelaren bila hasi gara Booking-en. Oso tresna erosoa, ona eta fidagarria dela komentatu dit.
- Lehenik, bilatzailean tokia, datak eta pertsona-kopurua jarri behar dira.
- Prezioa, ostatu mota eta puntuazioa bezalako iragazki gehiago ere gehitu daitezke.
- Eskuragarri dauden ostatuen zerrenda aterako da.
- Gehien gustatzen zaizuna aukeratu behar da, eta argazkiak, deskribapen txiki bat eta eskaintzen dituen zerbitzuak ikusi ahal izango dituzu.
- Booking-ek aurretik ostatu hartu duten pertsonen iruzkinak ere eskaintzen ditu.
- Ostatua gustuko baduzu, “Erreserbatuko dut” sakatu besterik ez duzu egin behar eta datu pertsonalak bete.
Mezu elektroniko bat iritsiko zaizu erreserbako datu pertsonaletan zehaztu duzun posta elektronikora. Posta horretatik bertatik doan ezeztatu ahal izango duzu kasu gehienetan.
Hau da behar nuena, Aste Santuko bidaia antolatuta dut! Oraindik ez baduzu Booking erabiltzen, hitzordua eska dezakezu KZgunean eta horretan lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina