Discord doako komunikazio programa da, lagun, joko-komunitate eta garatzaileekin testu, ahots eta bideo txaten bidez komunikatzeko aukera ematen duena. Ehunka miloi erabiltzaile ditu, beraz, beste pertsona batzuekin Interneten bidez konektatzeko modurik ezagunenetakoa da. Windows, Mac iOS, Linux, iPadOS, Bluetooth eta web nabigatzaileekin bategarria da.

Discordi buruzko infografia

Plataforma hau helburu askorekin erabili daiteke, baina gamer (online jokalarien) komunitatean eragin handia izan du, jolasten ari zaren bitartean beste pertsona batzuekin hitz egiteko aukera ematen duen aplikazioa baita. Taldeak publikoak edo pribatuak izan daitezke.

Zein adin izan behar den Discord erabil ahal izateko

Erabiltzaileek gutxienez 13 urte izan behar dituzte, baina erregistratzeko unean ez dute adina egiaztatzen. Eduki guztua erabiltzaileek sortzen dutenez, eduki desegoki asko aukitzeko aukera dago. Beraz, adin muga hori errespetatzea da onena.

Zertarako erabiltzen da Discord?

Edozein pertsonak Discorden zerbitzari bat doan erabiltzea ahalbidetzen du, nahi duen helbururako. Lagunak txat kolektibo batean edo ahots bidez mezuak biltzeko erbil daiteke. Jolasten de bitartean ere erabil daiteke, zuzenean planeatu edo transmititzeko, lagunek partidari buruzko aholkuak eman ditzaten.

Beste erabiltzaileekiko elkarrizketak zerbitzarien bidez egiten dira. Zerbitzari bakoitzak hainbat kanal izan ditzake, eta horien artean gero komunikatzeko erabiltzaileak banantuko dira. Talde horiek publikoak edo pribatuak izan daitezke, baina elkartzeko eta txateatzeko topaguneak dira.

Pribatutasun doikuntza interesgarriak

Discordek pribatutasun eta segurtasun doikuntzak ditu, zuzeneko mezuak nork bidali ditzakeen edo lagun gisa nork gehitu zaitezkeen doitzeko. Baimen batzuk oinarizkoak izan daitezke: erabiltaileei zure mezuak erreakzionatzeko  aukera ematen dute, eta beste batzuek, berriz ekintza administratiboagoak dira. Baimen horiek erabiltzaileei zerbitzari baten esleitutako roletan oinarritzen dira, eta bai zerbitzari mailan bai kanal mailan eslei daitezke.

Ez du gurasoen kontrol eskaintzen; beraz, gurasoek eta zaintzaileek ezin dute edukia mugatu edo pasahitzarekin babestu aplikazioaren barneko pribatutasun doikuntzak.

Pertsona batzuei blokeatutako kanaletan ere sar daitezke. Kanal pribatu bat sortzeko, soilik pertsona talde jakin batentzat, honakoa egin behar da::

  1. Hasi saioa Discorden.
  2. Sakatu “+” ikonoa, testu kanal baten ondoan dagoena.
  3. Kanal berriaren izena idatzi eta hautatu kanal pribatuaren aukera.
  4. Aukeratu kanal honetara sartzeko VIP paseak izango dituzten rolak.
  5. Azkenik, egin kilk ‘Sortu’ botoian.

Zer alde dago Doscord beste plataformekin alderatuta?

Doako komunikazio programa asko daude, baina Discord txat aukera zabalagatik nabarmentzen da. Gehien erabiltzen diren programen ezaugarri oneneak konbinatzen ditu, hala nola: Skype eta Slack, erabiltzeko errazagoa den interfaze batekin.

Discorden zerbitzari bat sortzen denean, hainbat modura konfigura daiteke, kideentzat rol desberdinak aplikatuz, hala nola: beste administratzaile era moderatzaile batzeientzat rolak sortzea edo kide aktiboentzat rol berezaia sortzea.

Komunikazio aplikazioetan gehiago sakontzeko, KZgunean urruneko formatuan “Komunikazio ez presentzialerako tresnak” ikastarao dugu, ikasi nonnahi eta noiznahi, animatu!