Oraindik ez badakizu zer den Twitch, gaur azken urteetako hazkunde handiena izan duenetako sarea aurkeztuko dizugu, baita planeta osoan zehar bideojokoak maite dituzten milioika lagunen etxea ere.
Zer da Twitch?
Twitch AEBetako plataforma bat da, Amazon, Inc. enpresarena. Zuzeneko transmisioak egiteko aukera ematen du, eta, hasieratik, bideojokoen partidak ematen espezializatuta egon da. YouTube du lehiakide, nahiz eta Twitchek gero eta eduki gehiago eskaintzen dituen, hala nola: musika, bizimodua, erabiltzaileekin solasaldiak edo kirola. Izan ere, Real Madril, PSG edo Arsenal bezalako klub garrantzitsuek euren kanal propioa dute.
Plataforma bera honela definitzen da: “Twitch-en milioika pertsona biltzen dira egunero zuzenean hitz egiteko, elkarri eragiteko eta elkarrekin beren entretenimendua sortzeko. “
Nola sortu kontu bat Twitchen?
Twitchen kontu bat sortzea oso erraza da. Ordenagailu edo mugikor baten bidez, egin urrats hauek:
- Zoaz Twitchen orrira.
- “Erregistratu” sakatu goiko eskuineko izkinan.
- Bete formularioko eremu guztiak: Erabiltzailearen izena, jaiotze-data, pasahitza eta posta elektronikoa.
- Sartu zure posta-kontuan jasoko duzun egiaztapen-kodea.
- Aukeratu zure interesak eta listo! Bukatu duzu erregistroa.
Aholkua: aktibatu autentifikazioa bi urratsetan zure kontua seguru mantentzeko eta zuzenean emititu ahal izateko.
Nola dabil Twitch?
Twitchek zuzeneko emisioak egiteko eta ikusteko aukera ematen die erabiltzaileei. Streamerrek gertaera bat denbora errealean transmititzen dute eta txataren bidez komunikatzen den audientziarekin elkarreragiten dute.
Interfazea
Twitch elementu hauek osatzen dute:
- Zentroa: pantailaren erdian zuzeneko emisioak dituen barra bat ikusiko duzu, kategorien eta kanalen gomendioekin batera.
- Goiko barra: ezkerrean, “jarraitu” erlaitzak jarraitzen dituzun kanalen berritasun guztiak erakusten ditu, eta “arakatu” atalean, berriz, zuzenean igortzen ari diren kanal berriak aurki ditzakezu. Hiru puntuetan klik egiten baduzu, Twitcheko hainbat atal korporatibo eta informatibotan ere sar zaitezke. Bestalde, erdiko barrak bilaketak egiteko aukera ematen du, eta eskuinaldean zure sariak, jakinarazpenak eta mezuak kontsulta ditzakezu eta zure kontuaren doikuntzetara jo.
- Ezkerreko panela: saioa hasi baduzu, jarraitzen dituzun kanalen zerrenda eta zuzenean emititzen ari diren kanal gomendatuen zerrenda ikusiko dituzu.
Kategoriak eta etiketak
Zuzeneko bat egitean, streamerrak kategoria bat eta etiketa batzuk hautatzen ditu, eta gero bilaketa-emaitzetan eta gomendioetan erabiliko dira.
Twitchen kategoria eta etiketa ugari daude; beraz, oso garrantzitsua da zure streamingak behar bezala sailkatzea, zure audientziara irits daitezen.
Jarraitzaileak vs. harpidedunak
Twitcheko kanal bateko jarraitzaileek zein harpidedunek doan ikus ditzakete streamingak. Hala ere, harpidedunek hileko kuota bat ordaintzen dute, abantaila batzuk ematen dizkiena eta harpidedun egiten diren kanalaren edukia babesten duena. Harpidetza motaren arabera, iragarkirik gabeko streamingak, harpidedunentzako streaming esklusiboak, streamerrarekin pribatuan hitz egitea, zure kanaleko puntuak bikoiztea eta emotikonoak eta harpidedunaren ikurrak ikusi ahal izango dituzu.
Sar ezazu zure iruzkina