Teknologia berriek hezkuntzarako eta entretenimendurako aukera asko eskaintzen dituzte, baina gailuak gero eta gehiago erabiltzen dira eta Internet, kezka bihurtu da gurasoentzat.
Nabigatzen hasten diren batez besteko adina 10 edo 11 urtekoa da, eta horregatik, gaur, KZguneatik, haurren eta nerabeen garapen etaparen arabera antolatutako sei gidaren berri eman nahi dizugu.
“Internet familian: erabilera segururako jarraibideak” izenburupean, Interneti, aplikazioei eta sare sozialei buruzko informazio guztia duzu, eta haur eta nerabeei Internet zer den azaltzea eta honek dakartzan arriskuei buruz laguntzea eta orientatzea da helburua.
Sei dokumentuz osatutako bilduma da, eta garapen etaparen arabera antolatuta daude: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte eta 16-18 urte. Bilduma www.euskadi.eus/familia wegunetik jaitsi daiteke.
0-3 urte. IKTak eta haurraren garapena
Gida hau serieko lehena da, eta, laburbilduz, kontuan izan behar duzu adin tarte horretan pantailak ez direla gomendagarriak, eta, erabiltzen badira, denbora mugatu behar dela, eta erabiltzen lagundu.
4-6 urte. IKTak haurtzaroan
Bigarren etapa honetan garrantzitsua da adibidearekin predikatzea. Haien aurrean arduratsuak izatea eta eragin negatiboa izan dezaketen jokabideak saihestea. Gailuetan gurasoen kontrola ezarri eta konfiguratu dezakezu, adingabeak eduki desegokietatik babesteko.
7-9 urte. IKTak nabigatzen
Funtsezkoa da mugak ezartzea eta IKTak erabiltzeko arauak argi uztea. Denbora mugak markatu eta sar daitezkeen eduki, plataforma eta aplikazio motak mugatu. Etapa honetan, aurrekoan bezala, gurasoen kontrolerako aplikazioak instalatzea lagungarria izan daiteke etxeko gailuetan.
10-12 urte. IKTak eta aurre nerabezaroa
Laugarren etapan, nerabeekin elkarrizketa irekia izatea eta konfiantzazko harremanak sortzea da garrantzitsuena. Adingabeak mugikor bat benetan behar duen baloratzea eta, hala bada, erabilera arauak adostu beharko dira eta horiek erabiltzeak dakartzan erantzukizunak elkarrekin tratatu beharko dira.
13-15 urte. Nerabezaroa eta IKTak
Gurasoen kontrolak desagertu egiten dira, baina garrantzitsua da familia osoak parte hartzen duen erabilera akordioak lortzea. Funtsezkoa da aplikazioen funtzionamenduaren oinarria eta ezaugarriak ezagutzea, haiek hezi ahal izateko, eta aplikazio horien aurrean zuhurtasun eta erantzukizun jarraibideak eskaintzea.
16-18 urte. Adin Nagusitasun Digitalerako Prestatzen
Azken etapa horretan, adingabeak gurasoen kontroletatik libre daude, eta teknologia berriak erabateko autonomiaz erabiltzen dituzte. Nolanahi ere, komeni da guztiok bete beharko genituzkeen oinarrizko jarraibide batzuk gogoraraztea.
Gida hauen helburua da adingabeen adinera egokitutako jarraibide batzuk eskaintzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak arduraz eta segurtasunez erabiltzeko. Baina, betiere, teknologia berriak ikasteko eta garatzeko espazio onuragarriak izan daitezkela kontuan hartuta.
Sar ezazu zure iruzkina