Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostirala, Amaiarekin egin dut topo, betiko lagun batekin, eta nire mugikor berria erakutsi diot. Izugarria da! Funtzio eta aplikazio ugari ditu.

Amaiak bera oso trebea ez dela esan dit, orduan, teknologien inguruan modu erraz eta dibertigarrian ikasteko KZguneko ikastaroen berri eman diot. Berarentzat egokia izan daitekeen ikastaroari buruzko zalantzak ditu, eta KZgunearen webgunean autodiagnostiko-test bat duela esan diot, zer mailatan dagoen jakiten laguntzeko.

Azkenean, animatu egin da eta KZgunera hurbildu gara. Jonek, oso atsegina beti bezala, momentuan bertan egiteko aukera eskaini digu.

  • Lehenik, https://www.kzgunea.eus / orrian sartu.
  • Orri nagusiko karruselean dago autodiagnostiko testa.
  • 5 urrats erraz dira.
  • Aurkezten zaizkizun aukera guztiak bete behar dituzu, zure ustez zugana ondoen zein egokitzen den kontuan hartuta.
  • Azkenean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako hainbat gaitan duzun mailarekin aterako zaizkizu emaitzak.

Testaren emaitzekin Amaiak oso oinarrizko maila duela egiaztatu ahal izan dugu eta horrela primeran etorriko zaizkion ikastaro askotan izena eman ahal izango duela. Adibidez, smartphone eta tableten ikastaroan.

Horixe behar zuen Amaiak, eta dagoeneko ikastaroan izena eman du! Oraindik ez baduzu gaitasun digitalen autodiagnostiko-testa egin, KZgunean hitzordua eska dezakezu, eta horretan lagunduko dizute, edota testa zu zeuk egin dezakezu KZguneko webgunean.

KZgunean zure zain gaude!