Nekatuta zaude oharrak esteka edo artikulu interesgarriak gordetzeko erabiltzeaz? Gaur, KZgunetik, beste aukera batzuk emango dizkizugu, Interneteko irakurketak eta estekak gerorako gorde ahal izateko.
Hainbat gairi buruzko dozenaka irakurketa pilatzen dituzunean, gero horiek aurkitu eta antolatzea zeregin aspergarria izan daiteke: horretarako, ezinbestekoa da gordeta dagoena administratzeko lana erraztuko digun APP bat izatea. Zure artikulu gogokoenak ordenatuta edukitzeko modurik praktikoena da.
Urte askoan, “Pocket” edo “Instapaper” bezalako aplikazio mitikoak erabili ditugu estekak gordetzeko eta antolatzeko.
Hona hemen beste bi APP osoagoak, aurrekoen onena konbinatzen dituztenak:
APP Raindrop
Aplikazio berria ez den arren, gehien deskargatutako eta ondoen baloratutako aplikazioetako bat da. Androiderako bertsioa Play Storetik eskura dezakezu.
Doako eta plataforma anitzeko zerbitzu bat da, Internet bidez aurkitzen duzun edozein markagailu edo esteka gorde eta antolatzeko aukera ematen duena.
Halaber, testua, irudiak, PDF dokumentuak edo estekak gordetzeko aukera ematen du, baita oharrak gehitzeko edo gure Smartphone edo PCko argazkiak igotzeko ere.
Aplikazioaren erabilera:
1. Saioa hasi beharko duzu: Google, erabiltzaile eta pasahitzarekin edo beste aukera batzuekin. Urrats hori beharrezkoa da hodeian gordetako estekak sinkronizatzeko, honela edozein gailuetik sar zaitezke.
2.Kategoriak sortu: Bakoitzaren barruan, hainbat bilduma sor daitezke, estekak edo markatzaileak gordetzeko, irudiak, fitxategiak edo etiketak erants ditzake, bilaketa motor integratua erabiliz estekak azkarrago aurkitzeko.
3. Beste pertsona batzuk gonbidatu: Beste pertsona batzuk bildumetara gonbida daitezke, Raindropen beste erabiltzaile batzuekin batera egingo den proiektu, artikulu edo gai bat elkarrekin kudeatzeko.
APPa web bertsio bat eta nabigatzailerako luzapenak ditu. Azken hauek bereziki erabilgarriak dira, edozein web orri bilduma batean klik bakar batekin gordetzeko aukera ematen baitute.
App Onmivore
Omnivore doako aplikazioa da, kode irekikoa eta plataforma anitzekoa, gainera hainbat gailutan erabil daiteke.
Interfaze erraz eta intuitibo bat du, markatzaile eta dokumentu guztiak pantaila nagusitik antolatzeko aukera ematen duena.
Omnivoreren indarguneetako bat da estekak eta PDF fitxategiak gordetzeaz gain, newsletterren kudeatzaile praktiko bat ere baduela, eta, horri esker, zure newsletter gogokoenak korreoa bete gabe jarraitu ahal izango dituzula, eta RSS feed irakurgailu erabilgarri bat, zure blog gogokoenak irakurtzeko eta horien sarrera interesgarrienak gordetzeko aukera emango dizuna, aplikaziotik atera gabe.
Aplikazioaren erabilera:
Goiko aldean tresna-barra bat dago, goitik beherako hiru fitxaz osatua: Inbox, Newest eta Labels.
1. Inbox: goitik beherako menu bat agertzen da, eta handik sar zaitezke sarrerako ontzira edo inboxera, berripaperak, feedak, artxibatutako estekak eta gordeta dituzun dokumentuak, edukia kategorien edo karpeten arabera ikusteko aukera emanez.
2. Sailkatu eta ordenatu: Newesten, gordetako argitalpenak eta estekak sailkatu eta ordenatzen ditu, parametro hauen arabera: irakurketa denbora, argitaratze data, berriak edo zaharragoak diren.
3. Labels: Hemen etiketak erabil ditzakegu, gai bereko irakurketak multzokatzeko.
APP honek, aurrekoak bezala, badu web bertsioa.
Sar ezazu zure iruzkina