Kirolaria zara eta mendiko aplikazioak interesatzen zaizkizu igoko duzun mendiaren berri izateko?Hala bada, blogeko sarrera honetan landuko dugun sarrera interesatuko zaizu: MENDIAK aplikazioa. Aplikazio honetan Euskal Herriko mendiei buruzko informazioa ematen da eta Euskal Herriko mendietan zehar lasaitasun gehiagorekin joan ahal izateko lagunduko dizu.

Mendiak aplikazioa

MENDIAK aplikazioa Euskal Herriko mendizaleentzako aplikazioa da. Maila aurreratuko mendizaleentzat ez ezik, familia osoarentzat diseinatutako aplikazioa da ere bai. Erabiltzeko erraza den aplikazioa da, eta mendiaren alderdi ludikoena hobetu nahi du, mendizaletasuna bultzatuz.Aplikazioaren helburu nagusia Euskal Herriko mendien zerrenda aurkeztea da, informazio guztiarekin. Mendiak igo ahala zerrendatu, baloratu eta partekatu ahal izango dituzu.

Mendiak Aplikazioa ezaugarri nagusi hauek ditu:

Euskal Herriko mendi nagusien zerrendak, fitxak eta informazio praktikoa: kokapena, altimetria eta argazkiak. 1500 mendiei buruzko informazioa aurki dezakezu.

Euskal Herriko mendien mapa interaktiboak: mendiak non dauden, hurbilen dauden mendiak zeintzuk diren eta nola iritsi mendi horietara.

Erabiltzaile pertsonalen estatistikak: zenbat mendi igo dituzun, noiz eta zenbat aldiz. Aplikazioa datu-base eta katalogo pertsonal batean bihur daiteke. Aplikazio hau oso egokia da familian mendira joateko.

Familiarekin joateko mendirik onenak zeintzuk  diren esaten dizu. 100 mendi inguruko ibilbide  ditu haurrekin egiteko. Deskargatzeko Play Storera joan eta ‘Mendiak APP’ lupan jarri besterik ez duzu egin behar. Aplikazioa agertuko da eta instalatu beharko duzu. Aplikazioa instalatuta dagoenean, aplikazio hau telefonoan ikus daiteke eta irekiz erabili daiteke. Beharrezkoa izango da izena ematea e-mail eta pasahitza batekin mendiko gaiak eta erantzunak argitaratu ahal izateko eta gainerako erabiltzaileak argitaratu dituzten mendiko edukietara eta ibilbideetara sarbidea izateko. Oso osoa da eta euskaraz funtzionatzen du. Aplikazio hau Android zein iOSerako eskuragarri dago orain. Milaka iritzi eta deskarga positibo ditu. Oso aplikazio intuitiboa eta sinplea da.

Mendi-ibilaldien aplikazioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, hurbilen dagoen KZguneara joan eta eman izena “Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin” ikastaroan. Animatu! Zure zain gaude!