Ziur aski, Googletik mezu bat jaso duzu zure Google kontua biltegiratze-espazioa gabe gelditzen ari dela edo egitear dagoela ohartarazteko. Hori gertatzen bada, laster ezin izango duzu mezurik bidali, ezta jaso ere, eta ezin izango dituzu fitxategiak Driven gorde, ezta segurtasun-kopiak egin Google Argazkietan.

Gaurko sarreran hainbat trikimailu emango dizkizugu Googleren kontuan daukagun biltegi espazioan lekua egiteko. Doan, Googlek biltegiratzeko 15GB eskaintzen digu, gogoratu espazio hau Gmail, Drive eta Google Argazkiekin partekatzen dela.

Google kontua

Nola jakin dezakezu zenbat espazio geratzen zaizun?

Modurik errazena Google Driveko biltegiratze menuan sartzea da. Atal honetan, erabilitako biltegiratze osoa eta nola banatzen den ikusi ahal izango duzu.

Has gaitezen trikimaluekin!

Garbitu Google Argazkiak

Gogoan izan aplikazio honek mugikorraren galeriako irudien eta bideoen babeskopiak egiten dituela; ziurrenik, Googleren kontuko biltegiratze-espazioa lehenago beteko duen aplikazioa izango da. Beraz, beti da gomendagarria noizean behin garbiketa egitea.

Garbiketa egiteko modu desberdinak daude. Modu bat gustuko ez dituzun argazkiak eta bideoak eskuz aukeratzea eta ezabatzea izango litzateke. Askotan, irudi bereko 30 argazki izaten dira: errebisa itzazu eta geratu bidezkoekin.

Beste aukera bat Google Argazki aplikazioan biltegiratze-atalera joatea da. Atal honetan hainbat baliabide izango dituzu espazioa azkar askatzeko. Argazki lausoak, argazki eta bideo handiak, pantaila-harrapaketak, irudiak eta beste aplikazio batzuetako bideoak ikusi ahal izango dituzu. Horrela, nahi dituzun fitxategiak hautatu eta ezabatu ditzakezu.

Gmailen ezabatu mezu astunak

Garrantzitsua da, halaber, Gmailen mezuak ezabatzea. Askotan, balio ez duten mezu pila pilatzen dira bertan. Lehenik gomendagarria da datuak erantsita dituzten mezuak ezabatzen hasten bazara, kontuan lekua egingo duzu lehenago: ezu hauek izanten dira astunenak. Gomendagarria da, halaber, Bidaliak eta Spam karpetak berrikustea, pilatzen diren mezuak ezabatzeko.

Beste gomendio bat promozio harpidetzak baliogabetzea da. Horretarako, Gmailek harpidetza batekoa dela detektatzen duenean agertzen den Ezeztatu harpidetza botoia erabitzea da errexenea.

Halaber, nahi dituzun mezuekin iragazki bat sor dezakezu, eta iragazkia konfiguratu, jaso ahala automatikoki ezabatu ditzan.

Drive fitxategiak ezabatu

Drive aplikazioan fitxategiak gordetzen dira: handiak badira, lekua hartzen dute. Gehien okupatzen duten fitxategiak aurkitzeko, aplikazioan biltegiratze menura sartu beharko zara. Atal honetan fitxategiak tamainaren arabera ordenatu ahal izango dituzu. Horrela, hasteko, espazio gehien hartzen duten fitxategiak ezabatu ahal izango dituzu, kontuan espazioa azkarrago eginez.

Nohizbehinka paperontziak hustu

Google Argazkiak, Gmail eta Drive aplikazioek paperontzia dute. Gogoratu fitxategiak ezabatzen dituzunean ez direla erabat ezabatzen, baizik eta zakarrontzira mugitzen direla eta horrek kontuak espazio kentzen dizula.

Zenbait aste igaro ondoren, fitxategiak bakarrik ezabatuko dira (nahi gabe ezabatutako fitxategiren bat berreskuratzeko egun batzuk izango dituzu beti).

Hala ere, lekua egin nahi baduzu, gure gomendioa da aplikazio guztietako zakarrontziak hustea, ezabatutako fitxategi, argazki eta bideo horiek lekua hartzeari utz diezaioten.

Ba al dakizu beste trikimailuren bat Googleren kontuan lekua egiteko?

5 trikimailu zure Android gailuan lekua egiteko” sarreran 5 trikimailu emango dizkizugu zure Smartphonean daukazun espazio falta konpontzeko. Mugikorraren erabilera luzeak “zaborra” eta behar ez ditugun artxiboak sortzen ditu, eta horiek pilatzen doaz eta gure telefonotik espazioa kentzen dute konturatu gabe. Horregatik, normalean espazioa askatzen badugu, ez dugu arazo hori izango!