Gaurko sarreran, Instagram Stories edo Instagrameko istorioak hobetzeko zenbait aholku, trikimailu eta funtzio partekatuko ditugu. Aplikazioaren garatzaileak funtzio berriak lantzen ari dira beti, modu honetan, erabiltzaileek istorioei dibertsioa gehitzen diote eta sormena ere garatzen dute.

Gogoratu Instagram Storioetan 24 ordu igaro ondoren desagertuko diren argazkiak eta bideoak parteka ditzazkezula; hauek zure profiletik, berrien eta mezuen ataletik desagertuko dira. Nahi izanes gero, hauek Istorio Nabarmenak bezela gorde ditzazkezu zure profilean.

Funtzio berriak zeintzut diren jakin nahi?

Instagram Stories

Norbait aipatu istorio bat argitaratu ondoren

Istorioa argitaratu duzu eta pertsona bat etiketatzea ahaztu zaizu? Ez da ezer gertatzen. Pertsona hori aipa dezakezu, baita istorioa argitaratu ondoren ere. “Gehiago” ataleko hiru puntuak ukitu besterik ez duzu egin behar, eta, gero, “Gehitu aipamena” jo. Oso erraz!

Sortu collage bat Layoutekin

Instagram Stories hainbat argazki dibertigarri gehitzeko, collage bat sor dezakezu Layout aplikazioa erabiliz. Layout Instagramen erabili ahal izateko aplikazioa deskargatu behar da. Ondoren ukitu Layout-en ikonoa, “Aldatu laukia” jo dezakezu argazkien diseinua aldatzeko. Gero, hainbat argazki atera ditzakezu zure kamerarekin, edo zure galeriako argazkiak aukeratu. Listo, prest izango duzu collagea istorioetan argitaratzeko.

Partekatu istorio bat zure lagunik onenekin

Batzuetan gerta liteke zure istorioak pertsona batzuekin bakarrik partekatu nahi izatea. Horretarako, sortu lagun onenen zerrenda bat, eta partekatu istorioa zerrenda horretako pertsonekin bakarrik.

Zure emojiak distirarazi

Gehitu distira efektua zure istorioaren emojiei. Erabili testu-tresna nahi duzun emojia idazteko. Gero, hautatu letra etzana eta neon estiloa, eta aktibatu kolorezko testu-hondoa. Orain, zure emojiak distira leuna izango du inguruan. Gainera, distiraren kolorea alda dezakezu kolore-hautagailua erabiliz.

Instagram zure mugikorrarekin ateratako irudien eta argazkien bitartez zure bizitzako edozein une beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen dizun sare soziala da, eta iragazkiak gehitu diezazkiekezu irudi edo bideo horiei.

Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak” ikastaroan ikasi istorio dibertigarriak argitaratzen eta partekatzen eta ezagutu gustuko dituzun profilak. Egin haien jarraitzaile, argitaratzen duten ezer ez galtzeko.  Zatoz KZgunera eta egin klik!