Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, Mikelekin, KZguneko ikastaroetako lagunarekin, kafe bat hartzeko geratu naiz, eta hitz egiten ari ginela, Mikelek Adimen artifizialeko azken nobedadeei buruz galdetu dit.
Orduan, bere lanean prozesuak optimizatzeko adimen artifiziala erabiltzen dutela kontatzen hasi da, eta honela, denbora gutxian datu kopuru handiak aztertzen laguntzen diela. Lehen, lan mota horrek egunak ematen zizkien, eta orain, berriz, orduak!
Mikelek nire lanerako edo nire egunerokotasunerako gomendatu dit, adibidez, mezuak idazteko edo ideiak sortzeko, eta azkenean, gaiari buruz galdetzeko, KZgunetik pasatzea erabaki dugu.
Jonek, gure hezitzaileak, KZgunean adimen artifizialarekin lotutako ikastaro berriak dituztela jakinarazi digu.
- Lehenik, https://www.kzgunea.eus / orrian sartu.
- Ikastaroen atalean Aisia eta Entretenimendua kategoria bilatu behar duzu.
- Hemen adimen artifizialari buruzko bi ikastaro berri dituzu.
- Eta gainera, aurrez aurreko formatuan edo bideokonferentzia bidezko formatuan eskaintzen dituzte.
Hau da behar nuena, eta azkenean bideokonferentzia bidezko ikastarora animatu naiz! Oraindik ez badakizu zer den adimen artifiziala, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.
Sar ezazu zure iruzkina