Googleren itzultzailea Googleren aplikazio arrakastatsuenetako bat da, hitzak, esaldiak, testuak… itzultzeko balio duena. Aplikazioak webguneak eta dokumentuak ere itzultzen ditu. Oso erraz erabiltzen da, eta dozenaka hizkuntza desberdin erabiltzeko aukera izango duzu. Gaurko sarreran Googleren itzultzailea nola erabiltzen den eta zer trikimailu dituen etekin guztia ateratzeko azalduko dugu.
Googleren itzultzaileak testua, dokumentuak edo web-orriak hizkuntza batetik bestera oso erraz itzultzeko aukera ematen du. Googleren doako tresna erabilgarrienetako bat da, 100 hizkuntza baino gehiagorekin bateragarria. Adimen artifizialarekin funtzionatzen du, hau da, itzultzaileak esaldi osoa hartzen du kontuan itzulpen osoa eta bateratua eskaintzeko.
Nahi duzun testua idatzi edo itsatsi ahal izango duzu eta berehalako itzulpena lortu, mikrofonoa grabatzeko eta beste hizkuntza batera itzultzeko erabili dezakezu, dokumentu osoak itzuli eta itzulpena entzun ahal izango duzu, eta orain gainera, kopiatu eta gorde ere bai.
Nola erabili Googleren itzultzailea?
Aplikazioa oso erraza da erabiltzeko: lehenespenez, eskuinean testua sartzeko hizkuntza agertuko da, eta ezkerrean, itzulpena zein hizkuntzatan egin nahi dugun. Eskuragarri dauden hizkuntzak ikusi nahi baditugu, edozein unetan ikus eta alda ditzakegu: hizkuntza bakoitzaren gainean joz, zerrenda bat aterako zaigu.
Testua sartzen da, eta Googleren itzultzaileak denbora errealean itzultzen du; horrela, emaitza idazten dugun bitartean ikus dezakegu, eta beste aukera batzuk ere baditu, hala nola ahotsean erreproduzitzea edo paper-orrira kopiatzea.
Googleren itzultzailearen trikimailuak
Itzultzeko ukitu botoia
Funtzio horri esker, testuak erraz itzul daitezke edozein aplikazio edo web-orritik, hauek dira pausuak: kopiatu testua paperzorrora, eta ondoren, jo botoi flotatzailean. Funtzio hau ez dator aktibatua, nahi izanez gero eman behar diren pausuak hauek dira:
- Jo ezazu zure profileko argazkian.
- Sartu doikuntzetan.
- Sartu Ukitu itzultzeko atalean.
- Aktibatu Ukitu botoia itzultzeko.
- Onartu eskatzen zaizkizun baimenak, hala badagokio.
Interneterako konexiorik gabe itzultzea
Gehien erabiltzen dituzun hizkuntz paketeak deskargatzea ideia ona da: horrela itzultzailea erabiltzen jarraitu ahal izango duzu Interneterako konexiorik gabe. Gainera erabiltzerakoa hizkuntz paketea deskargatuta dagoenez, azkarrago itzultzen du aplikazioak.
Gogokoen edo gordetako esaldiak
Behin eta berriz itzultzen dituzun esaldiak badituzu, gorde ditzazkezu. Itzulpen horiek beti daude eskuragarri interfazearen goiko ezkerreko izkinan agertzen den izarraren ikonotik. Itzulpen bat gordetzeko, nahikoa da goiko botoian izarraren botoia sakatzea eta listo.
Aplikazioaren kamerarekin itzuli
Hau da itzultzaileak duen funtzio garrantzitsuenetako bat. Funtzio honekin, mugikorraren kamerarekin atzemandako testuak itzul ditzazkezu. Kameraren ikonoa sakatu eta dagokion testua apuntatu besterik ez duzu egin behar. Kamerarekin argazkia egiten baduzu, argazki zehatz bat itzultzen duzu, itzulpena denbora errealean aktibo mantendu beharrean.
Googleren itzultzailea erabiltzen ikasi nahi duzu? Eman izena “Google Traductor. Textuak eta web orriak itzuli” ikastaroan eta ikasi erabiltzen.

Sar ezazu zure iruzkina