Kaixo, KZguneko lagunok! Gaur, ostiralero bezala, etxeko lanak amaituta, tarte bat izan dut telebistan zerbait ikusteko. Arazoa da izugarri kostatzen zaidala ikusi nahi ditudan filmak aurkitzea.

Iñakiri zer gertatzen zitzaidan kontatu diot: hainbeste streaming plataformarekin, inoiz ez dakidala non aurkitu nahi ditudan telesail eta filmak.

Iñakik bilatzen ari nintzen filmari buruz galdetu dit, eta Prime Videon daukadala edo Apple TVn alokatu dezakedala esan dit.

Orduan, Iñakiri galdetu diot ea nola aurki ditzakedan ikusi nahi ditudan filmak, eta JustWatch izeneko aplikazio batean ikus dezakedala esan dit. JustWatch telesail eta pelikula gustukoenak non ikus ditzakezun erakusten dizun streaming gida da. 

  • Izenburuaren, generoaren, urtearen eta abarren arabera bila dezakezu.
  • Ikusi nahi duzuna zehazki aurkitzeko iragazkiak ere baditu.
  • Mugikorrerako aplikazioa ere deskarga dezakezu.

Hau da behar nuena, JustWatchekin denbora asko aurreztuko dut! JustWatch zer den oraindik ez badakizu, KZgunean hitzordua eska dezakezu eta lagunduko dizute.

KZgunean zure zain gaude!