Egunero, gailuak hari gabeko konexio desberdinetara konektatzen dira: Wi-Fi, Bluetooth, VPN, NFC… Baina, zer dakizu horiei buruz? Seguruak dira? Ba al du arriskurik honetara konektatzeak?

Gaurko sarreran hari gabeko konexio seguruak mantentzearen garrantziaz hitz egingo dugu; horrela, ziberdelitugileengandik salbu egongo gara.

Hari gabeko konexioak

Konexio motak

Wi-Fi

Kable baten beharrik gabe zure gailuak Internetera konektatzea ahalbidetzen duen hari gabeko konexioa da.

Ethernet

Wi-Fi sareak baino konexio egonkorragoa eta azkarragoa ematen duen kable bidezko konexioa.

Bluetooth

Haririk gabeko teknologia, irismen laburrekoa (10 metrotik beherakoa), gailu askoren arteko komunikazioa ahalbidetzen duena, hala nola entzungailuen, bozgorailuen, smartwatch-en edo teklatuen artekoa.

NFC (Near Field Communication)

Haririk gabeko komunikazioa ahalbidetzen du distantzia laburrean dauden gailuen artean (20 zentimetro baino gutxiago), eta normalean kontakturik gabeko transakzioetarako erabiltzen da (contactless), hala nola mugikorrekin ordaintzeko.

Seguruak ez diren sareetara konektatzeko arriskuak; datu pertsonalen lapurreta, gailua malware bidez infektatzea, identatea ordeztea eta ziberdelitugile batek gure sarea erabiltzea legez kanpoko jardueretarako.

Sareko ingurune segurua bermatzeko gomendioak

  • Aldatu zure Wi-Fi sarearen izena eta pasahitza noizean behin.
  • Eguneratu routerraren firmwarea, ez badakizu nola egin begiratu Interneten.
  • Kontrolatu zein gailu konektatzen diren sarera.

Kontuz ibili kafetegietan, aireportuetan edo merkataritza-guneetan dauden Wifi sare publiko edo irekiekin. Edonor konekta daiteke haietara, eta baliteke zure informazioa asmo txarreko pertsonek atzematea.

Bluetooth bidezko konexioetarako gomendioak

  • Bluetooth konexioa desaktibatuta eduki, erabiltzen ari ez zarenean.
  • Parekatze automatikoen funtzioa desaktibatuta utzi.
  • Ezabatu jada erabiltzen ez dituzun gailu estekatuak.
  • Beti konektatu konfiantzazko gailuekin.

NFC konexiorako erabilera-gomendioak:

  • Aktibatu NFC beharrezkoa denean bakarrik.
  • Konfiantzazko aplikazioak eta aplikazio ofizialak erabili.
  • Gorde gailua babestuta pasahitzarekin, PINarekin edo mekanismo biometrikoekin.
  • Berrikusi zure transakzioak erregulartasunez.
  • Eguneratu zure gailua.

Zein da gehien erabiltzen duzun konexioa? Ezagutu nahi dituzu sarean topa ditzakezun askotariko mehatxu eta arrisku motak? Ezagutu zure gailuak seguru mantentzeko tresnak eta teknikak, eta ikasi zer pribatutasun-eskubide dituzun sarean, Interneten seguru eta lasai nabigatzeko “Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean” ikastaroan.